140. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

5D/2024 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez adierazten baita Iniciativa Taldea Ekimena (INICIATIVA TALDEA EKIMENA) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailatu dela, 31100057 gordailu-zenbakiarekin.

Onetsi da aipatu sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzearen eskaera Jose María Beruete Ventura jaunak egin zuen, 31/2024/000051 sarrera zenbakiarekin izapidetutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2024ko maiatzaren 30ean, eta 2024ko maiatzaren 31n egin ziren.

Eskaera horretan aditzera ematen denez, Iniciativa Taldea Ekimena (INICIATIVA TALDEA EKIMENA) izeneko sindikatuaren batzar orokor bereziak sindikatuaren estatutuak aldatzea erabaki zuen 2024ko maiatzaren 15ean.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan ere, aldaketaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2409250