140. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Urbanizazio-proiektua, Zaragozako errepidean biribilgune bat egiteko, UE-38 unitatearen ingurunean. Jendaurrean jartzea

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-38 unitatearen ingurunean biribilgune motako bidegurutze bat egiteko proiektua. José Luis Salanueva Herrero bide, ubide eta portuetako ingeniariak idatzi du proiektua (2024ko urtarrilekoa), V.S. Proyectos Servicios y Urbanismo SAren zerbitzura, eta Cereales Pardo SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan eta iragarkia paraturik Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da, inork aztertu nahi badu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu, idatziz, Udalaren Erregistro Orokorraren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2410089