2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.808.000 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 305.000 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.124.284 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.612.386,96 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 91.477,08 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 644.911,97 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 66.484,44 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 6.652.544,45 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.672.730,09 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.057.036,19 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 28.720,23 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.714.166,63 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.028.288,45 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 16.000 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 135.602,86 euro.
Gastuak, guztira: 6.652.544,45 euro.
Zangozan, 2024ko ekainaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2409837