140. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORIZKO KONTZEJUA

Desafektazioa, lastategi gisa erabiltzeko (4. poligonoa, 1. barrutia, 75. lurzatia). Hasierako onespena

Olorizko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi du Olorizko Kontzejuaren jabetzako 1.664,30 metro koadroko herri-lurra (Olorizko 4. poligonoa, 1. barrutia, 75. lurzatia) desafektatu eta ondoren lagatzeko espedientea, lastategi gisa erabiltzeko.

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (http://concejodeoloriz.sedelectronica.es), hilabetez jendaurrean egon dadin. Aldi horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2024ko ekainaren 20an.–Kontzejuko burua, Juan Antonio Ibarrola Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2409948