140. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Banantzea 2. poligonoko 214. lurzatian eta soberako lurzati deklaratzea. Jendaurreko informazioa

Lezaungo Kudeaketa Batzordeak, 2024ko ekainaren 19an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

–Lezaungo 2. poligonoko 148. lurzatitik eta mugakideetatik 48 metroko lurra banantzea eta soberako lurzati deklaratzea, hain zuzen ere 214. lurzatiko iparraldetik banantzea, saltzeko Arteaga Ros ahizpei, mugakide den lurzatiaren titular baitira, eta lurzati hari erantsiko zaio, espediente hau behin betiko onetsitakoan.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da.

Lezaunen, 2024ko ekainaren 19an.–Batzordeko burua, Lucía Ros Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2409961