2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2024rako karga-tasak. Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2023ko abenduaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2024rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.
Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, 2024ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta egoki juzgatzen zituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.
Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.
2024RAKO KARGA-TASAK
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,39.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:
- Koefizientea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Igoeraren urteko portzentajeak:
SORTZE-ALDIAK | KARGA-TASA |
Urtebetetik behera | %8,35 |
Urte bat | %8,35 |
2 urte | %8,35 |
3 urte | %8,35 |
4 urte | %8,35 |
5 urte | %8,35 |
6 urte | %8,35 |
7 urte | %8,35 |
8 urte | %8,35 |
9 urte | %11 |
10 urte | %17 |
11 urte | %17 |
12 urte | %17 |
13 urte | %17 |
14 urte | %17 |
15 urte | %17 |
16 urte | %17 |
17 urte | %17 |
18 urte | %17 |
19 urte | %11 |
20 urtetik gora | %11 |
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.
Leitzan, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, David Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2409960