2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalbatzak, 2024ko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Musika Eskolako tasak arautzen dituen 10. ordenantza fiskala aldatzeari.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsi eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Irurtzunen, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2410085