2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Ohiko etxebizitzarako lurzorua erosteko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2024ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ohiko etxebizitzarako lurzorua erosteko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta erregelamenduaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irurtzunen, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2410043