2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
Ordenantza, Ibilgailuak elektrikoki kargatzeko puntua arautzen duena. Hasierako onespena
Ezkurrako Udalak, 2024ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, legez behar den quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Ibilgailuak elektrikoki kargatzeko puntua arautzen duen ordenantza.
Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki-taulan jarriko direla jendaurrean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udal idazkaritzan dagoen espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork ez badu erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.
Ezkurran, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2409964