1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
Cortesko ondasun higiezin baten enkantea.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko urriaren 26an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04414.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104414 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
"Erregistrokoa.
Tuterako 1. Jabetza Erregistroa.
Lehena.–Cortesko 6149. erregistro-finka ondotik aipatzen den bezala deskribatuta dago erregistro-liburuetan (2599. liburukia, 102. liburua, 94. orria, 1. inskripzioa, 31018000530373 erregistro-kode bakarra):
Hiri-finka.–Beheko solairua eta beste bat dituen etxe bat, estali gabeko eskortarekin, Cortesko Mártires de la Patria karrikako hogeita hamaseian. Guztira berrehun eta berrogeita hamasei metro eta laurogeita hamabi dezimetro karratuko azalera du; horietatik berrogei metro eta hirurogeita bi eta erdi dezimetro karratu beheko solairuan eraikitako zatia dira eta gainerakoa estali gabeko eremua edo eskorta. Etxebizitza bakarra da, bi solairuetan egina, guztira, bien artean, laurogeita bat metro eta hogeita bost dezimetro karratuko azalera eraikia duena, honela banatuta: ezkaratza, eskailera, sukaldea, jangela, logela bat eta komun bat beheko solairuan, eta ezkaratza eta hiru logela goiko solairuan. Mugakideak: Aurrealdean, kalea; sarreratik eskuinaldean, kale bereko 34. zenbakiko etxea; ezkerraldean, kale bereko 38. zenbakiko etxea, eta atzealdean kalea.
Katastroko erreferentzia: ez da zehaztu.
Katastrokoa: Cortesen, 2. poligonoa, 356. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 2. eta 3. hiri unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001537441ST.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2400513