1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
197/2023 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Cascante II haize-parkea" eta haren ebakuazio azpiegiturak, Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udal mugarteetan.
Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 172/2023 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaion proiektu honi, eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen: "Cascante II haize-parkea" eta haren ebakuazio azpiegiturak, Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udal mugarteetan.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako alkateei edo eskuordetutako zinegotziei dei egitea, ager daitezen okupatu aurreko aktak, bai eta, bidezkoa bada, behin betikoak ere egiteko ekitaldira, Cascanteko udaletxean 2024ko otsailaren 22an eta 23an, Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udaletxeetan 2024ko martxoaren 25, 26 eta 27an, eta Cascanteko udaletxean 2024ko apirilaren 23an eta 24an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Eólica Cascante SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udaletako iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 28an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2318596