14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

362/2022 prozedura arrunta

Sala honetan bideratu den 362/2022 prozedura arruntean epaia eman zen 2023ko irailaren 27an; irmo geratu da ebazpen hori, zeinaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz, honako hauek baitira:

260/2023 Epaia.

Lehendakaria.–María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Hugo Manuel Ortega Martín jauna.

Iruñean, 2023ko irailaren 27an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, aurrez adierazitako magistratuek osaturik, 000362/2022 Errekurtsoaren autoak ikusi ditu. Errekurtso hura Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 19ko 166E/2022 Foru Aginduaren aurka jarri zen —zeinak onesten baitu 2022-2023 denboraldirako ehiza-debekualdien xedapen orokorra—, eta, zehazki, foru agindu hartako 29.4 artikuluaren aurka (adingabeko ehiztarientzako segurtasun-neurriak). Hauek dira errekurtsoan esku hartzen duten alderdiak: errekurtsogile gisa, Nafarroako Ehiza Federazioa, Ana Gurbindo Gortari prokuradoreak ordezkatuta eta Nere Lertxundi Lizaso abokatuak zuzenduta; demandatu gisa, berriz, Nafarroako Foru Komunitatea, Foru Komunitateko aholkulari juridiko/legelariak ordezkatuta eta zuzenduta. Horiek horrela, errekurtsoa ebazten da, aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauek kontuan hartuta:

Aurrekariak

Bosgarrena.–Azaldutakoaren ondotik, autoak seinalamenduaren zain gelditu ziren 2023ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez; 2023ko ekainaren 27an, Hugo M. Ortega Martín magistratua izendatu zen txostengile, eta hark salaren iritzia adierazi zuen; uztailaren 24an, txostengileari bideratu zitzaizkion jarduketak; eta 2023ko uztailaren 31n, adierazi zen 2023ko irailaren 26rako izanen zirela errekurtso haren bozketa eta epaia.

EPAITZA:

Baietsi egiten dugu Nafarroako Ehiza Federazioaren ordezkaritzak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2022-2023 denboraldirako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 19an 166E/2022 Foru Aginduaren 29.4 artikuluaren aurka jarria (2022ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 9koan), eta, ondorioz:

Deklaratzen dugu aurkaratutako 29.4 artikulua ez datorrela bat Zuzenbidearekin, eta, beraz, deuseztzat jotzen dugu. Ebazpen hau aldizkari ofizialean argitaratu behar da.

Demandatuari ezartzen dizkiogu prozesuaren kostuak.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J2316773