14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Abeltzaintzako azpiegituren plan orokorra, Nafarroako Errege Bardeako parke naturalerako eta biosfera-erreserbarako. Jendaurrean jartzea

Errege Bardeako Komunitateak presako batzar orokor berezia egin zuen 2023ko azaroaren 3an, eta erabaki zuen "Nafarroako Errege Bardeako parke naturalaren eta biosfera-erreserbaren abeltzaintzako azpiegituren plan orokorra" onestea.

Tresna mota:

Abeltzaintzako azpiegituren plan orokorra.

Garatzen duen tresna:

Natura Baliabideak Antolatzeko Plana, Nafarroako Errege Bardeako parke naturalerako eta biosfera-erreserbarako.

Xedea:

Eraikuntzako eta azpiegituretako jarduketak garatzea Errege Bardeako lurralde-eremuan.

Errege Bardeako Komunitateak presako batzar orokor berezia egin zuen 2023ko azaroaren 3an, eta erabaki zuen "Nafarroako Errege Bardeako parke naturalaren eta biosfera-erreserbaren abeltzaintzako azpiegituren plan orokorra" onestea. Hala, horren berri ematen da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 46. artikuluak aplikatuz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), eta jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edonork aztertu ahal izateko eta bidezkotzat jotzen diren iradokizunak eta proposamenak aurkeztu ahal izateko.

Epe horretan, interesdunen eskura egonen da, erakunde honen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/board) eta web-orri ofizialean (www.bardenasreales.es).

Tuteran, 2023ko azaroaren 20an.–Lehendakaria, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2316769