14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gizarte-larrialdiko egoeran dauden pertsona edota familientzako zuzeneko prestazioak, 2024. urtekoak, banakako ebaluazioaren araubidean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 735208.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke haren testu osoa. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/735208).

Lehenbizikoa.–Onuradunak.

Mankomunitate hau osatzen duten udalerrietako edozeinetan erroldatuta daudenak, oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileak badira, ez badute baliabide ekonomikorik baremoaren arabera, Administrazioaren beste esparru batzuetan baliabiderik ez badago kontzeptu beretarako, eta ezinbesteko egoera baten eta nahi gabeko gertaera baten ondoriozko egoeran badaude.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntza puntual eta subsidiarioak dira, eta ez dira aldian behingoak eta bai, aldiz, borondatearen araberakoak; pertsonen eta/edo familien ustekabeko gizarte-larrialdiko egoeretarako dira, eta bizirauteko oinarrizko beharrak estaltzeko xedea dute (mantenua, ostatua eta ohiko etxebizitza mantentzea), bestelako dirulaguntzek edo zerbitzuek ez badituzte asetzen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan ikus daitezke, baita Mankomunitatearen web-orrian (http://www.manserso.org/eu/).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Urtean gehienez ere 1.200,00 euro eskatzaile bakoitzeko, aurrekontuan horretarako dirua dagoen bitartean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, aurrekontuan horretarako dirua badago, 2024. urte osoa izanen da, Antsoaingo eta Berriozarko gizarte zerbitzuetan.

Berriozarren, 2023ko abenduaren 22an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2318379