2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, Txantreako barne-eraberritzeko plan berezian, bere aplikazio-eremuko 136 atarietara hedatzeko
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2026ko martxoaren 10ean:
REV 10-MAR-26 (17/EV).
"Ikusirik REV 11-FEB-26 (7/EV) Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen Birgaitze Bulegoaren zerbitzu teknikoek prestaturiko aldeko aurretiko txostena, Zizur Zendearen kaleko 16 zenbakian udal laguntzak baliatuz obrak egiteko; ikusirik, udal txosten teknikoan jasotzen denaren arabera, aldeko txostena hedatzen dela Txantreako barne-eraberritzeko plan bereziaren aldaketaren aplikazio-eremuaren bizitegi-erabilerako 136 atarietara (2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 28an).
EBATZI DUT:
1. REV 11-FEB-26 (7/EV) Ebazpena osatzea, jasotzeko ulertzen dela egindako aldeko aurretiko txostena aplikatzen ahal zaiela aurretiko kontsultei, baldin eta Txantreako barne-eraberritzeko plan bereziaren aldaketaren aplikazio-eremuaren barruko eraikin bati lotuta badaude (aldaketa hori 2017ko apirilaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), udal laguntzen ondorioetarako. Higiezin hauei eraginen die:
–Paternain kalea: 1 eta 15 arteko zenbakiak, bakoitiak.
–Tiebas kalea: 1 eta 9 arteko zenbakiak, bakoitiak; eta 2 eta 20 arteko zenbakiak, bikoitiak.
–Zuasti kalea: 1 eta 19 arteko zenbakiak, bakoitiak; eta 2 eta 18 arteko zenbakiak, bikoitiak.
–Uharte kalea: 1 eta 37 arteko zenbakiak, bakoitiak; eta 12 eta 32 arteko zenbakiak, bikoitiak.
–Zizur Zendearen kalea: 1 eta 37 arteko zenbakiak, bakoitiak; eta 2 eta 38 arteko zenbakiak, bikoitiak.
–Oltza Zendearen kalea: 15 zenbakia.
–Atarrabiako etorbidea: 24 eta 62 arteko zenbakiak, bikoitiak.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uste baita erkidego eskatzaileari jakinaraztea ez dela nahikoa bermatzeko eremuko erkidego guztiak jakinaren gainean daudela".
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean dagoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2604844