2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-ikastaroak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2023ko azaroaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko eta kirol-ikastaroak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Iragarki honen bidez, jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen, 2023ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2317263