2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Hiri jarduketarako plan berezia Uharte Arakilgo UCH 47 hiri-unitatean, 2. poligonoko 836. eta 837. katastro-lurzatietan. Hasierako onespena
2024ko urtarrilaren 8ko 3 zenbakidun alkatetza ebazpenaren bitartez, Hiri Jarduketarako Plan Berezia hasiera batez onartu zen, Uharte Arakilgo UCH 47 hiri-unitatean, 2. poligonoko 836 eta 837 katastro-lurzatietan, Mutilarena SLUk bultzaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Uharte Arakilen, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2400358