2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kudeatzeko hirigintza-hitzarmena UE-38 eremuari dagokionez. Jendaurreko informazioa
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 22ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea jarraian adierazten den kudeaketako hirigintza-hitzarmena: SGU biribilgunea, Zaragozako etorbidean (UE-38 eremua), Tuterako udaletxearen eta Cereales Pardo SAren artean.
Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Proposatutako hitzarmena eskura daiteke egoitza elektronikoko iragarki-taulan, "Argitalpen ofizialak" atalean, "Iragarki eta ediktuen taula elektronikoa" aukeran.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Tuteran, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2400371