14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal Planeko U3 sektorearen birpartzelazio proiektuaren likidazio kontua. Jendaurrean jartzea

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Azkoiengo U-3 sektorearen birpartzelazio proiektuaren behin betiko likidazioaren kontua. Kontua 2.692.658,77 eurokoa da, BEZik gabe (3.234.571,96 euro, BEZa barne).

Bigarrena.–Espedientea hogei egunean jendaurrean edukitzea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzen denetik aitzina, eta era berean iragarkia argitaratzea Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan, egoki jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal daitezen. Epe hori iragandakoan, Udal honek behin betiko desegitea erabaki edo ukatuko du, eta baldintza berberetan argitaratuko da.

Hirugarrena.–Erabaki hauek jabe ukituei jakinaraztea.

Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hauek betearazteko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Azkoienen, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2400409