2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
23-1600 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten diona 2022ko abenduaren 31ko funtzionarioen, lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen zerrendari
2023ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 27an, 2022ko abenduaren 31ko funtzionarioen, lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen zerrenda, eta Juan Ignacio Barcos Pérezek, Langile Abertzaleen Batzordeak ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, kontra egiteko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako 22-MAY-23 (10/SG) erabakiari, zeinak onetsi baitzuen funtzionarioen, lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen zerrenda.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L2400035