2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hitzarmena, garaje bateko sabaia urbanizatzeko Iruñeko Udal Planeko UI V-ko (Txantrea Hegoaldea) S1 sektoreko 4. etxe-sailaren 4B eta 4C lurzatietan
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 27an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 27-NOV-23 (3/UV).
«Ikusi da Abaigar Promoción y Construcción SLk, ISGA Inmuebles SAUren izenean, 2023ko azaroaren 14an aurkeztutako hitzarmena, xede duena garaje bateko sabaia urbanizatzea Iruñeko Udal Planeko UI V-ko (Txantrea Hegoaldea) S1 sektoreko 4. etxe-sailaren 4B eta 4C lurzatietan, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoak 2023ko azaroaren 14an egindako txostenarekin eta Aholkularitza Juridikoak 2023ko azaroaren 16an egindako txostenarekin,
ERABAKITZEN DA:
1.–Hasiera batez onestea garaje bateko sabaia urbanizatzeko hitzarmena (garaje hori dago Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 4. etxe-sailaren 4B eta 4C lurzatietan), Hirigintza Gerentziaren eta ISGA Inmuebles SAUren artean. Onetsitako agiriaren arabera, 118.480,84 euroko kostua izanen du (BEZa kanpo).
2.–Aurreko puntuan adierazitako kreditua atxiki dadin onestea, honako partida honen kargura: Hirigintza Gerentziaren 2024ko gastu-aurrekontuko 3015122609010E partida ("UI V-Txantrea-Magdalena"). Atxikipen hori egiteko baldintza izanen da aurrekontuan horretarako kreditu aski egotea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 224. artikuluan adierazitakoarekin.
3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udalaren iragarki-taulan erabakia argitaratuta.
4.–Erabaki hau jakinaraztea Abaigar Promoción y Construcción SLri (Isga Inmuebles SAUren izenean ari baita), eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Ekonomikoari eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuari».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317105