14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hirigintzako Udal Planaren aldaketa, lurzoru urbanizaezinari dagokionez. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Hirigintzako Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa bat, lurzoru urbanizaezinari eragiten diona (hirigintzako araudi partikularreko 54.2.2, 57. eta 58.3 artikuluak), Nabadía Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak sustatuta.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2023ko abenduaren 8an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2317288