2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aldaketa, ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2023ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskineko 11. aldaketa, ordenantza fiskal honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Miranda Argako udal igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko. Orobat, honako hau aldatzea ere onetsi zuen hasiera batez: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko.
Onetsitako aldaketak jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedienteak azter ditzaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat datorren araudiari.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta behin betiko onespena osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Miranda Argan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2317141