2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Udal ordenantza, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Mañeruko Udalak, 2023ko abenduaren 28ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea Udaleko idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Mañerun, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2400030