2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aldaketa, Bijuestxirringua SL merkataritza-sozietate publikoaren estatutuetan. Jendaurrean jartzea
Bijuestxirringua SL merkataritza-sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2023ko azaroaren 9an egin bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Hasiera batean onestea Bijuestxirringua SL merkataritza-sozietate publikoaren estatutuak aldatzea. Hala, 9. artikulua honela idatzita geldituko da:
9. artikulua.
Administrazio Kontseiluak zuzenduko du sozietatea. Batzar Orokorrak Mankomunitateko Batzarreko kideen artetik izendatutako 5 lagunek osatuko dute.
Aplikatzekoa den araudian eta gainerako xedapen indardunetan ezarritako bateraezintasun edo debekuak dauzkatenek ezin izanen dute administrazio-kargurik bete.
Kontseilukideak lau urterako izendatuko dira, baina Mankomunitateko Batzarreko kide diren aldetik izendatuak izan direnek izaera hori galduz gero, kontseilukide izateari utziko diote besterik gabe, kide berriek ordezten dituzten unean bertan.
2.–Memoria eta estatutuen proiektua jendaurrean jartzea hogeita hamar egun naturalean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.
3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Irunberrin, 2023ko abenduaren 5ean.–Lehendakaria, Begoña Gogorcena Marín.
Iragarkiaren kodea: L2317265