14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoaren aldaketa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

LANPOSTU BERRIA 2023RAKO PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUAREN IZENA

JORNADA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

MAILAKO
OSAGARRIA

HIZKUNTZA-
ESKAKIZUNA

Administrari-ofiziala -Kontzejuak-Erregistro Zibila-Administrazio elektronikoa

%100

Lan kontratudun finkoa

C

O.L.

%28,52

%12

C1

Lanpostuaren elebitasuna eta euskararen ezagutza-maila zehaztea justifikatzen da Oltza zendeako udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera. 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa eta aldaketa, 2018ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 12koa.

LABURDURAK:

Sarbidea: O.L. = oposizio-lehiaketa.

Plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenaren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2400624