14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, obra hauetarako: "Sareak berritzea eta zoladura jartzea Real kalean eta Gorañoko Bidea kalean" eta "Gorañoko Bidea kalea eta UE 4.4 lotzea". Behin betiko onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2023ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espediente bat, honako obra hauek gauzatzeko: "Sareak berritzea eta zoladura jartzea Real kalean eta Gorañoko Bidea kalean" eta "Gorañoko Bidea kalea eta UE 4.4 lotzea".

Erabakia eta espedientea jendaurrean egon dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia udal honen iragarki-taulan eta 2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an, argitaratu ondoren. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu, eta, hortaz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da; erabakiaren testu osoa argitara ematen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

Bargotan, 2023ko azaroaren 28an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

ERANSKINA

Bargotako Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5.1.b) eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera, kontribuzio bereziak udal-ogasunaren baliabidea dira.

Bargotako Udalak honako obra hauek gauzatuko ditu: "Sareak berritzea eta zoladura jartzea Real kalean eta Gorañoko Bidea kalean" eta "Gorañoko Bidea kalearen eta UE 4.4ren arteko lotura urbanizatzea".

Udalari dagokio kontribuzio bereziak ezartzea obra horien kostua ordaintzeko, ondoren zehaztuko den proportzioan, hala izan baita sareak berritzeko eta zoladura jartzeko herrian gauzatu diren obra guztietan.

Kudeaketa Batzordeak, 2023ko martxoaren 3ko osoko bilkuran, obra horien proiektu teknikoak onetsi zituen.

Horiek horrela, honako hau erabaki da aho batez:

1. Hasiera batean onestea kontribuzio bereziak ezartzeko espedientea, obra hauetarako: "Sareak berritzea eta zoladura jartzea Real kalean eta Gorañoko Bidea kalean" eta "Gorañoko Bidea kalearen eta UE 4.4ren arteko lotura urbanizatzea".

2. Hasiera batean onestea kontribuzio bereziak arautzeko erabaki zehatza, honako eduki honekin:

A) Subjektu pasiboak: Bargotako Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean hiri-lurretako higiezinen jabe gisa ageri direnak, baldin eta haien eraikinek obrako kaleetara eman edo haiekin muga egiten badute.

B) Zerga-oinarria: proiektu horien xede diren obren kostu osoa, ordainsariak eta obra-zuzendaritza barne:

B.1.–"Sareak berritzea eta zoladura jartzea Real kalean eta Gorañoko Bidea kalean".

Udalak bere gain hartutako zenbatekoa: 70.742,92 euro.

Bizilagunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 21.222,87 euro, Udalak bere gain hartutako zenbatekoaren %30.

B.2.–"Gorañoko Bidea kalearen eta UE 4.4ren arteko lotura urbanizatzea".

Udalak bere gain hartutako zenbatekoa: 8.602,78 euro.

Bizilagunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 2.580,83 euro, Udalak bere gain hartutako zenbatekoaren %30.

Kopuru horiek Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluari jarraituz finkatu dira, aurreikuspen gisara, eta behar izanez gero aldatuko dira, obrak bukatu eta benetako kostua ezagutu ondotik.

C) Banatzeko moduluak:

C.1.–"Sareak berritzea eta zoladura jartzea Real kalean eta Gorañoko Bidea kalean".

–%50; hau da, 10.613,93 euro, ukitutako higiezinen fatxadaren metro linealeko.

–%50; hau da, 10.613,93 euro, katastroko balioagatik, betiere obrek ukituriko kaleetara eman edo haiekin muga egiten duten eraikinen fatxadetako metro linealen arabera.

C.2.–"Gorañoko Bidea kalearen eta UE 4.4ren arteko lotura urbanizatzea".

–%50; hau da, 1.290,41 euro, ukitutako higiezinen fatxadaren metro linealeko.

–%50; hau da, 1.290,41 euro, katastroko balioagatik, betiere obrek ukituriko kaleetara eman edo haiekin muga egiten duten eraikinen fatxadetako metro linealen arabera.

D) Ordaintzeko modua: eskudirutan, obrak bukatzen diren ekitaldi ekonomikoaren barruan, edota gerorapenarekin, horrela eskatzen badu subjektu pasiboak eta betiere kuota 1.000,00 eurotik goitikoa bada.

Zenbatekoaren gainerakoa gehienez ere 5 urteko epean ordaindu daiteke, baina urtean 1.000,00 euro ordaindu behar dira gutxienez, interesak aparte.

E) Aplikatu beharreko xedapenak:

Kobrantzarako, diru-bilketarako eta erabaki honetan espresuki aipatzen ez den guztirako, arau hauek aplikatuko dira: Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea.

3. Zergadunen zerrenda onestea, baita banaketa-moduluei zerga-oinarria aplikatzetik ateratzen diren banan banako kuotak ere, zein bere finkari edo ukitutako jabeari dagokiola, betiere erabaki honetan onetsitako banaketa-oinarrietatik ateratzen den moduan, espedientean jaso baitira.

4. Erabakia jendaurrean jartzea 30 egunez, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Halaber, obrek ukitutako jabeek zergadunen administrazio-elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezartzen den moduan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela, beste erabakirik hartu beharrik gabe. Hala, erabakia eta behin betiko testua argitaratuko da, eta orduan jakinaraziko zaie kasuan kasuko kuota indibidualak ordaindu behar dituztenei."

Iragarkiaren kodea: L2317048