14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

258/2023 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile ofizialordeen 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Barneko zuzendari nagusiak irailaren 14an emandako 136/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile ofizialordeen 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ekoan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez dagoenez izangai bazterturik, bidezkoa da onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, deialdiaren 5.3 oinarrian jasotakoarekin bat.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Langileen Batzordeak, bere ordezkari gisa, kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile ofizialordeen 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatu dituen kideak izendatzea. Horrenbestez, honako hauek arituko dira kalifikazio epaimahaian:

–Epaimahaiko kidea: Víctor Rubio Martínez jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

–Ordezkoa: Iñigo Balbás Ruiz jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 29an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

ONARTUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA

ALAEZ ALLER, CRESCENCIO

ANDUEZA ELIA, AITOR

AYARRA ULLATE, JAVIER

GARDE SESMA, ALBERTO

MARTINEZ MARTINEZ, JOSE VICENTE

OIAGA ARTAJO, MIKEL MIREN

PRIETO MERCHAN, OSCAR

Iragarkiaren kodea: F2400079