2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VALTIERRA
Akats zuzenketa, honako deialdi honen gai-zerrendan: Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat
Deialdi hori argitaratu zen 2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an.
Akatsa aurkitu da 3. apartatuan (Gai-zerrenda), zeina baitago deialdiaren ezaugarrien taulan. Hala, akats hori zuzentzen da, akats zuzenketa hau arigaratuz:
–22. gaian, hau dioen tokian:
393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena. Norbera babesteko plana eta haren prestaketa. Norbera babesteko planaren gutxieneko edukia.
Honela behar du:
524/2023 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onesten duena.
–24. gaian, hau dioen tokian:
Valtierrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) (1994ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa). 4. dokumentua: 4. kapitulua. Gutxieneko bizigarritasun baldintzak.
Honela behar du:
Valtierrako Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorra (2000ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 11koa): LEHENBIZIKO TITULUA, I. KAPITULUA: Xedapen orokorrak. HIRUGARREN TITULUA: Lurzoruaren hirigintzako araubidea, III. KAPITULUA: Lurzoruaren sailkapena; IV. KAPITULUA: Hiri-lurzorua; VII. KAPITULUA: Lurzoruaren kalifikazioa.
–25. gaian, hau dioen tokian:
Valtierrako hirigune historikoaren Barne Erreformako Plan Berezia (2011ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 12koa).
Honela behar du:
Valtierrako Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorra (2000ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 11koa): HIRUGARREN TITULUA: Lurzoruaren hirigintza-araubidea; IX. KAPITULUA: Ondare arkitektonikoaren katalogoa.
–26. gaian, hau dioen tokian:
Valtierrako Trafikori buruzko Udal Ordenantza (2010eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa) eta haren aldaketa (2010eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 6koa).
Honela behar du:
Valtierrako Udal ordenantza, obra txikietarako hirigintza lizentziak arautzen dituena (2021eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 25ekoa).
–27. gaian, hau dioen tokian:
Terrazei buruzko Udal Ordenantza (2008ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa) eta haren aldaketak (2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19koa, eta 2016ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 26koa).
Honela behar du:
Piperotako lokalak arautzen dituen udal ordenantza, Valtierran (2016ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 26koa).
Valtierran, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2400410