14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE ARAKIL

Akats-zuzenketa, zerbitzu anitzeko lanpostu hutsa betetzeko merezimendu-lehiaketan

Akatsak atzeman dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2022ko azaroaren 14ko 225. zenbakian, argitaratu den iragarkian. Iragarki horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion zerbitzu anitzeko lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten da, Enplegu Publikoaren Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Hiru akats ikusi dira deialdiaren oinarrietan, eta hori guztia deialdiaren 7. oinarriari dagokionez, hori dela eta, zuzendu egiten dira.

Izan ere, alde batetik, euskarazko bertsioan argitaratutako deialdia ez dator bat gaztelaniazko bertsioan idatzita agertzen denarekin. Eta, bestalde, idazketan bertan esaldiaren zati bat falta da. Ondorioz, web-orrian argitaratutako merezimenduak baloratzeko txantiloia (III. eranskina) ere zuzendu egin behar da.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

Honela dioen tokian:

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, egindako zerbitzuak: 2 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Honela behar du:

a.2) Zerbitzu anitzeko lanpostuan beste toki-erakunde batzuetan emandako zerbitzuak: 2 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Honela dioen tokian:

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Honela behar du:

a.3) Zerbitzu anitzeko lanpostuan edo beste lanpostu batzuetan beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

III.–ERANSKINA.

III.–ALEGATUTAKO MEREZI MENDUAK.

Honela dio:

a.2) Deialdia egin duen toki-erakundean eta haren erakunde autonomoetan beste lanpostu batzuetan emandako zerbitzuak: 1,5 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Hau esan behar du:

a.2) Zerbitzu anitzeko lanpostuan beste toki-erakunde batzuetan emandako zerbitzuak: 2 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Zerbitzu anitzeko lanpostuan edo beste lanpostu batzuetan beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak: 0,75 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Uharte Arakilen, 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2400408