14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

2023rako lan publikoaren eskaintza

2023ko abenduaren 29an, Azkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen:

Udal-aurrekontuarekin batera, udal honen 2023ko plantilla organikoa onetsi zen, eta osorik argitaratu zen 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13koan.

Plantilla organiko horretan zenbait lanpostu huts daude, aurrekontu-zuzkidura dutenak. Beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatu dezaten.

Langileen Departamentuak txosten bat egin du, eta hartan kalkulatu da zein den ordezte-tasa eta zer lanpostu huts eskaintzen ahal diren lan-eskaintza publikoan.

Era berean, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi artikuluaren 4. apartatuan ezartzen denez, administrazio bakoitzak, salbuespenez, behar den tasa espezifikoa baimentzen ahalko du, araudian aurreikusitako helburua bete dadin; hau da, enplegu publikoko behin-behinekotasunak ez dezan gainditu eremu bakoitzeko egiturazko lanpostuen ehuneko 8, betiere eduki beharko duen urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera justifikatuta. Zehazki, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen du helburu hori. Badago aipatu plangintza-tresna hori, eta langileen ordezkariekin adostu da.

Kontu-hartzailetzak txosten bat egin du, eta hartan egiaztatzen da legezkotasuna eta aplikatu beharreko araudia betetzen direla eta premiazkoa dela prozedura 2023. urtea bukatu baino lehen ebaztea.

Horiek horrela, proposamena eztabaidatu ondoren, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g artikuluan ezarritako eskumenak baliatuz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea); eskumen horiek Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu baitzitzaizkion, 2023-0587 Dekretuaren bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena alkateak bereganatzea, eta udal honen 2023ko lan-eskaintza publikoa onestea. Lanpostu hauek bilduko ditu:

ORDEZTE-TASA

Funtzionarioak

KODEA

MAILA

ALORRA

IZENA

2-01

B

KULTURA

KULTURAKO ETA JAIETAKO KOORDINATZAILEA

TASA ESPEZIFIKOA

Funtzionarioak

KODEA

MAILA

ALORRA

IZENA

1-09

C

BULEGO OROKORRAK

ADMINISTRARI-OFIZIALA (Diru-bilketa/kontabilitatea, katastroa, herri-lurren errolda)

1-10

B

BULEGO OROKORRAK

ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA (Kontu-hartzailetzako albokoa)

1-12

B

BULEGO OROKORRAK

ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA (Industria, enplegua/turismoa eta merkataritza)

1-14

C

BULEGO OROKORRAK

TURISMOKO ETA MERKATARITZAKO TEKNIKARIA

2-01

B

KULTURA

KULTURAKO ETA JAIETAKO KOORDINATZAILEA

5-04

D

HERRITARREN BABESA

POLIZIA

6-10

B

OBRAK ETA ZERBITZUAK

ARKITEKTO TEKNIKOA (BULEGO TEKNIKOA)

Lan-kontratudunak

KODEA

MAILA

ALORRA

IZENA

3-01

B

BULEGO OROKORRAK

KIROL ETA GAZTERIAKO TEKNIKARIA

6-09

E

OBRAK ETA ZERBITZUAK

OBRETAKO ETA ZERBITZUETAKO PEOIA

6-11

E

OBRAK ETA ZERBITZUAK

OBRETAKO ETA ZERBITZUETAKO PEOIA

6-14

D

OBRAK ETA ZERBITZUAK

OBRETAKO ETA ZERBITZUETAKO PEOIA

6-15

E

OBRAK ETA ZERBITZUAK

GARBIKETAKO PEOIA

6-16

E

OBRAK ETA ZERBITZUAK

GARBIKETAKO GAINBEGIRALEA

6-17

E

OBRAK ETA ZERBITZUAK

GARBIKETAKO PEOIA

6-18

E

OBRAK ETA ZERBITZUAK

GARBIKETAKO PEOIA

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan (http://peralta.sedelectronica.es) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena. Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (foru-dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat etorriz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Azkoienen, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2400396