14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat bete dadin, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udaleko zerbitzura aritzeko. Izendapen proposamena

Martzillako alkateak, 2023ko azaroaren 27an emandako 1043. ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Bukatu da hautapen prozesu hau, helburu duena administrari-ofizial lanpostu bat betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki du Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituen izangaiaren zerrenda, batuta lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako kalifikazioak.

Orobat, deialdiko 7. oinarria betez, Alkatetza honi igorri zaio María Soledad Ayensa Méndezen aldeko izendapen proposamena, bera izan delako puntuazio handiena lortu duena eta deialdiko plaza kopuruan (bat) sartzen dena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Alkatetza honek uste du proposamen hori deialdiaren oinarriekin bat datorrela (deialdia argitaratu zen 2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ean), eta, horregatik

EBAZTEN DUT:

1.–Onartzea María Soledad Ayensa Méndezen aldeko izendapen proposamena, bera izan delako puntuazio handiena lortu duena eta deialdiko plaza kopuruan sartzen dena.

2.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta eramatea egiten den hurrengo osoko bilkurara.

Martzillan, 2023ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2316888