14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei jarraikiz:

Alkatetzaren urtarrilaren 10eko 44/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehena.–Honako hauek Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko:

Alvaro Montilla Larriqueta

Juan Jose Acin Luri

Virginia Sarasa Erice

Eloisa Garde Larrea

Jose Ignacio Perez Eslava

Eduardo Liaño Zugasti

Mikel Aguerri Lahoz

Alberto Gonzalez Blanco

Jon Garcia Vilchez

Roberto Lopez Gamez

Iñaki Txapar Urdangarin

Angel M.ª Bescos Elizalde

Xabier Urdin Perez

Beatriz Zazpe Azpilicueta

Itziar Sangalo Artola

Javier Romero Ortiz

Aitor Zazpe Mendioroz

M.ª Teresa Ezquerra Ilarri

Ignacio Santiago Murillo Zunzarren

Iñaki Torrea Goikotxea

Silvia Martín Sola

2. Ekitaldi publiko batean esleituko dira lanpostuak, lanpostu hutsak hautatzeko eskaeren arabera, eta balizko eszedentzia-eskaeren ondorioz sor litezkeen aldaketak kontuan hartuta. Ekitaldi hori 2024ko urtarrilaren 19an eginen da, osoko bilkuren aretoan, 10:00etan.

3. Izendatutako pertsonek 2024ko urtarrilaren 19an jabetu beharko dute esleitu zaien lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2400619