2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, elektrikari-ofizial (taldeburu) izateko lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko Ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 30ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei jarraikiz:
Alkatetzaren urtarrilaren 10eko 30/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Lehenbizikoa.–Javier Gracia Garde izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 5.39 zenbakia duen "Elektrikari-ofiziala (taldeburua)" lanpostuan aritzeko. 2024ko urtarrilaren 19an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2400483