2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatua - makina-gidariaren lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiek egindako izendapen-proposamenei:
Alkatetzaren urtarrilaren 10eko 29/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Lehena.–Jarraian ageri direnak funtzionario izendatzea, Burlatako Udalaren zerbitzura aritu daitezen, zerbitzu anitzetako enplegatu - makina-gidari. Plantilla organikoan hutsik dauden plaza hauek beteko dituzte, eta haietaz jabetu beharko dute 2024ko urtarrilaren 19an:
Angel Fernando Agos Romeo, plaza zenbakia: 5.19.
Abraham Harana Soteras, plaza zenbakia: 5.10.
Iñaki Txapar Urdangarín, plaza zenbakia: 5.9.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2400482