14. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA abenduaren 26ko 22/2023 Foru Legean, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoan

Akats bat atzeman da abenduaren 26ko 22/2023 Foru Legean, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoan, zeina 2023ko abenduaren 29ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen. Horrenbestez, honako zuzenketa hau egiten da:

Zazpigarren artikuluaren hamaikagarren apartatuan, honako hau esan ordez:

"Hamaika.–Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria gehitzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria.–Tributu-zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren eskaerei aplikatu beharreko neurri berariazkoak.

Tributu-zorra geroratzeko edo zatikatzeko egiten diren eskaerei, baldin eta diru-bilketaren kudeaketa lana tributuen arloan eskumena duen departamentuari badagokio, hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko zaie".

Honako hau esan behar du:

"Hamaika.–Berrogeigarren xedapen gehigarria gehitzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Berrogeigarren xedapen gehigarria.–Tributu-zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren eskaerei aplikatu beharreko neurri berariazkoak.

Tributu-zorra geroratzeko edo zatikatzeko egiten diren eskaerei, horren diru-bilketa kudeatzeko zeregina tributuen arloan eskudun den departamentuari dagokionean, hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko zaie".

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 11n.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2400625