Iragarkia
139. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 8a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
343/2024 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2024ko ekitaldirako deialdia. DDBN identifikazioa: 765740.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.
Eskumen horien barnean dago nekazaritza eta basogintzaren sektorea garatu, modernizatu edo egokitzeko sustapena, azpiegiturak eginez, lurrak finkatzeko eta hobetzeko, eta energiaren eta uraren hornidura eta aurrezpena eginez.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 73. artikuluak arautzen du nola eskuratu inbertsioetarako finantzaketa eta nola zehaztu haren zenbatekoa, presiozko sareen bidezko barne banaketako obretarako eta lurralde hobekuntzetarako, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtzen direnean edo ureztatzea modernizatzen denean. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzen duen erregelamenduak (martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsia) adierazten du zein diren irizpideak toki erakundeek edo parekatutako erakundeek aipatutako inbertsioengatik jaso dezaketen dirulaguntza portzentajea ezartzeko.
Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak aldatu egin zuen Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea, eta, ondorioz, 71. artikuluaren 1. apartatuaren arabera, nekazaritza azpiegituretan jarduketa eremuetan egin beharreko obrak interes orokorreko obrak dira, Foru Komunitateko Administrazioak nahitaez egin beharrekoak, salbu eta herri-lurretako barne banaketari dagozkionak, horiek toki erakundeek sustatu eta eginen baitituzte.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako laguntza arautzen du, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezkoa, eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua; haren 17. artikuluan aktibo fisikoetan inbertitzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri berariazko gisa, berriz, artikulu horren 1. c) puntuan zehazten zena, honako honi buruzkoa: nekazaritza eta basogintzaren sektorea eta silbikultura garatu, modernizatu edo egokitzeko azpiegiturak, barnean direla nekazaritza eta baso eremuetarako sarbideak, lurrak finkatzea eta hobetzea, eta energiaren eta uraren hornidura eta aurrezpena.
2014-2020ko Nafarroako Landa Garapeneko Programak (LGP) –Europako Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko C (2015) 8143 Erabakiaren bidez onetsi zenak– barne hartzen du azpineurri hori. Horren barnean dago, hain zuzen ere, "Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" izeneko eragiketa. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.
Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa abian jarri ahal izateko, zeinak Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea aldatu baitu eta herri-lurretako barne banaketari buruzko interes orokorreko obrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egin ordez, toki erakundeek sustatu eta eginen dituztela xedatzen baitu, ezinbestekoa izan da 2014-2020ko Nafarroako Landa Garapeneko Programa (LGP) aldatzea. Aldaketa hori Europako Batzordearen 2021eko azaroaren 19ko C (2021) 8534 Erabakiaren bidez onetsi da.
Halaber, kontuan hartu da neurri horrek, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira egiten duen ekarpena; lehentasun horiek Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera daude bideraturik hazkunde zentzuzko, jasangarri eta bateratzailea xede, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den "Esparru Estrategiko Erkideari" dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz.
Zehatz-mehatz, 1305/2013 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraikiz, eragiketa hau dagokio Batasuneko landa garapenak duen lehentasun honi: "ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea eskualde guztietan, eta sustatzea nekazaritzako teknologia berritzaileak eta baso-kudeaketa jasangarria".
Beraz, esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:
–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.
–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.
–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna.
–Batzordearen 2014ko martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak.
Deialdi honen gastu-konpromisoa 2024ko eta 2025eko ekitaldien kargura eginen da, eta, 600.000 eurotik gorakoa ez denez, ez du Nafarroako Gobernuaren baimena behar aurretiaz. Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.
Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,
EBAZTEN DUT:
1. Oinarri arautzaileak onestea.
"Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" eragiketarako laguntzen oinarri arautzaileak onesten dira.
2. Deialdia onestea.
Laguntzen deialdia onesten da, "Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko, 2024ko ekitaldirako, aurreko puntuan ezarritako oinarri arautzaileekin eta baldintzekin bat.
3. Aurrekontuko kredituak.
Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 300.000 euroko gastua baimentzen da 2024ko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura: "LGP LGENF 2014-2020. Herri-lurrak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioak" izeneko 710006 71500 7609 414100 partida. Halaber, 300.000 euroko gastua baimentzen da 2025eko gastu aurrekontuko partida beraren kargura edo partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.
4. Onuradunei aurrerakina egiteko aukera.
Emandako diru-kopuruaren %50eko aurrerakina eskatzen ahalko da, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluan ezarri bezala, baldin eta justifikatzen bada funtsak aldez aurretik behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Behar hori frogatzeko, laguntzarako eskabidearekin batera, toki erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria aurkeztuko da, zeinean frogatuko baita diru-funtsak behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Aurrerakina 2024ko gastu aurrekontuko honako partida honen kargura ordainduko da, dirulaguntza esleitzearekin batera: "LGP LGENF 2014-2020. Herri-lurrak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioak" izeneko 710006 71500 7609 414100 partida.
5. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko ekitaldiko deialdian.
Deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta handik 30 egun naturalera bukatuko, argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea (DDBN).
Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu beharko dira.
7. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera eta Ekonomia Aferetarako Bulegora.
8. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2024ko ekainaren 4an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
I. ERANSKINA.–"HERRI-LURZATIAK UREZTATZEKO EKIPAMENDUAREN AZPIEGITURETARAKO INBERTSIOAK" EGITEKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
1. Oinarri hauen xedea da Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71. artikuluan eta III. kapituluan ezarritako "Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntza arautzea. Alegia, arautuko dute nola eskuratu inbertsioetarako finantzaketa eta nola zehaztu haren zenbatekoa, presiozko sareen bidezko barne banaketako obretarako eta lurralde hobekuntzetarako, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtzen direnean edo ureztatzea modernizatzen denean. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzen duen erregelamenduak (martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsia) adierazten du zein diren irizpideak toki erakundeek edo parekatutako erakundeek aipatutako inbertsioengatik jaso dezaketen dirulaguntza portzentajea ezartzeko.
2. Laguntza hauetatik kanpo gelditzen dira, berariaz, ureztaketarako azpiegituretarako laguntzak baldin horien titulartasuna zuzenbide pribatuko pertsona juridikoek badute, baita lurzatien barnean dauden ureztaketarako instalazio pribatuak ere.
2. oinarria.–Laguntzaren xedea.
1. Laguntza honen helburu orokorrak dira nekazaritza eta basogintzaren sektorearen garapena, modernizazioa edo egokitzapena sustatzea, inbertsioak eginez ureztaketako azpiegiturak hobetzeko, modernizatzeko, berriak eraldatzeko edo handitzeko, baldin eta haien titulartasuna edo kudeaketa zuzenbide publikoko pertsona juridikoei badagokie.
2. Laguntza honek erantzuten die 2014-2020ko Nafarroako Landa Garapeneko Programan identifikatutako beharrei, zehazki N04 (Nekazaritzako industriako eta basogintzako enpresen lehiakortasuna handitzea) eta N21 (Nekazaritzako eta basogintzako ekoizpen sistemekin lotutako azpiegiturak indartzea) beharrei, eta, bereziki, bultzatzen ditu 1305/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako Batasunaren lehentasunak:
- P2: Eskualde guztietako nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea.
- P5: Nekazaritza, elikadura eta basogintza sektoreetan, baliabideen efizientzia sustatzea eta babesa ematea karbono gutxiko eta klima aldaketari aurre eginen dion ekonomia batera igarotzeari: 5A) Eraginkortasun handiagoa uraren erabileran nekazaritzan; 5B) Eraginkortasun handiagoa energiaren erabileran nekazaritzan.
- P6: Gizarteratzea, pobreziaren gutxitzea eta garapen ekonomikoa sustatzea landa eremuetan.
3. oinarria.–Erakunde onuradunak.
Eragiketaren onuradun dira toki erakundeak (udalak edo kontzejuak) edo parekatutako erakundeak, baldin eta herri-ondasunetan edo Nafarroako Toki Administrazioaren buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen diren erakundeen ondasunetan ureztatzeko ekipamendua jarri behar badute, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearekin bat etorrita egindako interes orokorreko jarduketa baten barruan.
4. oinarria.–Onargarritasun irizpideak.
1. Laguntzaren onuradunek onargarritasun irizpide hauek bete beharko dituzte laguntzaren eskaera aurkezten duten egunean:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.
b) Toki erakundeak edo erakunde parekatuak bete beharko ditu Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5 artikuluan ezarritako baldintzak.
2. Eskatutako jarduketek baldintza hauek bete beharko dituzte onargarriak izateko:
a) Jarduketa koherentea izanen da Ebroko Arroko Espainiako demarkazioko Plan Hidrologikoarekin, kontuan izanik haren helburuak, ekipamenduak, erreserbak eta neurrien programa.
b) Ureztaketako instalazioek nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2014tik 2020ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren zuzentarauek ezarritako betekizunak beteko dituzte, eta, bereziki, 1.1.1.1 puntuko 149. apartatuan ezarritako betekizunak (nekazaritzako ekoizpen primarioari lotutako nekazaritzako ustiategietako aktibo material eta immaterialetan inbertsioak egiteko laguntzak):
i) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.
ii) Ureztaketa hobetu behar bada, aldez aurretik ebaluatzea hobekuntza horrek ahalbidetzen duela gutxienez ere uraren %10eko aurrezpen potentziala, orain dagoen instalazio edo azpiegituraren parametro teknikoen arabera.
iii) Inbertsioak ona baino egoera okerragoan dagoen azaleko ur-masa bati eragiten badio, Ebroko Arroko Espainiako demarkazioko Plan Hidrologikoaren sailkapenaren arabera, eta egoera hori ur kantitatearekin lotutako arrazoiengatik bada, inbertsioak bermatu behar du uraren kontsumoan benetako murrizketa dakarrela, inbertsioaren tamainaren araberakoa. Benetako murrizketak, gutxienez ere, inbertsioak ahalbidetzen duen ur aurrezpen potentzialaren %50 izan behar du.
iv) Lurrak ureztalur bihurtu behar badira, inbertsioak dirulaguntza jaso dezake soilik ur-masaren egoera ona baino egoera okerragoan dagoen egoera gisa sailkatu ez bada; edo, bestela, inbertsio horrekin batera aurretiaz dauden ureztalurrak hobetzeko inbertsioa egiten bada eta baldintza hauek betetzen badira: aurretiazko ebaluazio batek erakutsi behar du hobekuntza inbertsioak uraren %10eko aurrezpen potentziala ahalbidetzen duela, eta inbertsioak, orotara hartuta, bermatu behar du uraren kontsumoan benetako murrizketa dakarrela, gutxienez ere, instalazioan egiten den inbertsioaren ondoriozko ur aurrezpen potentzialaren %50. Halaber, azalera berriak ureztalur bihurtu behar badira, inbertsioek dirulaguntza jasotzen ahalko dute, nahiz eta IV. atal honetan xedatutakoa ez bete, ura 2013ko urriaren 31 baino lehen onetsitako urtegietatik hartzen badute eta zuzentarauen 149 f) apartatuan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.
c) Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan dagoen eremu batean sartua egonen da jarduketa.
d) Nekazaritzako azpiegituren jarduketa orokorrak, baldin lurrak ureztalur bihurtu behar baditu, edo ureztaketa modernizatu behar badu, aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena izan beharko du, agintaritza eskudunak onetsia.
e) Ureztalur bihurtzeko edo ureztaketa modernizatzeko nekazaritzako azpiegituren jarduketa orokorraren perimetroaren barnean egonen da eragiketa. Aipatutako perimetroa foru dekretu bidez onetsi zen.
f) Jarduketak uren emakidaren onuradun titularra den ureztatzaileen elkartearen onespen berariazkoa beharko du, baita lurren titularra den toki erakundearena ere. Ureztatzaileen elkartearen onespena hidranteraino egin beharreko interes orokorreko obrei buruzkoa izanen da, eta toki erakundearen onespena emanda dagoela ulertuko da laguntza lortzeko eskaerarekin berarekin.
5. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.
1. Dirulaguntza jaso dezakete Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71.2.2. d) artikuluan jasotako inbertsioek, toki erakundeek sustatu eta egindako interes orokorreko obrei dagokienez, baldin eta herri-lurretako barne banaketa ukitzen badute eta barne banaketarako azpiegitura hidraulikoko obrak badituzte, betiere instalazioen proiektu orokor batean jasota egonik, egiten direnean toki erakundeen ondasunetan edo Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatutako erakundeen ondasunetan.
2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, jarduketa eremu horretarako egindako ingurumen inpaktuaren azterketan eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean aurreikusitakoak ez bezalakoak, lehenik beharrezkoa izanen da baimen egokia eskuratzea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legearen arabera.
3. Inbertsio hauek bakarrik jaso dezakete dirulaguntza:
a) Instalazioen proiektu orokorrean jasotako barne banaketarako azpiegitura hidraulikoen obrak, herri-lurretan, barnean dela segurtasunaren eta osasunaren kapitulua. Obra horietan egindako gastuari kostuen moderazioa aplikatuko zaio deialdi honen 12. oinarrian jasotako erreferentziak kontuan hartuta. Instalazioen proiektu orokorrak hauek sartzen ahalko ditu, banaketa sareez eta ureztatzeko ekipoez gainera: lurra prestatzeko eta egokitzeko lanak, drainatzeko instalazioak eta obrak eta instalazioaren iragazketa, erregulazio eta kontrol elementuak, telekudeaketa barne.
b) Obren proiektua idazteko lanen gastuak, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %5, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat. Gastu horietan sartzen ahalko dira proiektua idatzi duenak kontratazio mahaiari emandako aholkularitza teknikoak eragindakoak.
c) Inbertsioarekin lotutako azterlanen gastuak, baita proba teknikoenak ere, nahiz obren aurrekoak izan.
d) Obra zuzendaritzako gastuak, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %6, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat.
e) Gastu orokorrak finantzagarriak dira, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %10, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat. Industria mozkinak diruz lagungarriak dira, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %5, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat.
4. Ez dira diruz lagungarritzat jotzen eta, beraz, ez dira hautagarriak izanen honako hauek:
a) BEZa.
b) Gehiegizko gastu guztiak, erreferentziako unitateko prezioen gainetik dauden prezioak dituzten obra-unitateetan egindakoak. Unitateko prezioak "Kostuen moderaziorako inbertsio moduluak" izeneko IV. eranskinean daude ezarrita, deialdiaren 12. oinarrian ezarritako erreferentziak aplikatuta. Proiektuek IV. eranskin horretan jasota ez dauden obra-unitateak dituztenean, TRAGSAren indarreko tarifetan ezarritakoak hartuko dira kostuen moderaziorako erreferentziako prezio gisa.
c) Ez da finantzatuko bigarren eskuko ekipamenduaren erosketa.
d) Ezin dute dirulaguntzarik jaso gauzazko ekarpenek: obrak egitea, ondasunak, zerbitzuak, lurrak eta ondasun higiezinak.
e) Deialdiaren 12. oinarrian ezarritako erreferentziak kontuan hartuta, aurkeztutako obra-proiektuei eta obra-ziurtagiriei aplikatutako kostuen moderazioa gainditzen duen zenbatekoa.
6. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa hau izanen da: dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren %50, baldin eta eskatzaileek betetzen badituzte martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren 10. artikuluan azaltzen diren konpromisoak eta betekizunak eta ebazpen honetan zehaztutako betekizunak.
7. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, eskaeren arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko. Gehieneko puntuazioa 60 puntukoa izanen da, eta laguntza jaso ahal izateko gutxienekoa, 18 puntukoa.
2. Eskaeren lehentasun hurrenkera honela ordenatuko da:
a) Herri-lur guztien aldean, instalazioz hornitutako ureztalur portzentaje txikiena duten toki erakundeak edo erakunde parekatuak. Eskaera egiteko azken egunean zehaztuko da ureztatzeko instalazioz guztiz hornitutako herri-lurren edo parekatuen azaleraren portzentajea, kontuan izanik zein den ureztalur izan daitekeen herri-lurren edo parekatuen azalera osoa, nekazaritza azpiegituren jarduketa eremuaren barnean. Eskaerak ordenatuko dira portzentaje txikienetik handienera, puntuak honela emanda:
%0 | 20 puntu |
> %0 ≤ %50 | 15 puntu |
> 50% ≤ 90% | 10 puntu |
> %90 | 5 puntu |
b) Jarduketak ingurumeneko mugek ukitutako udalerrietan, Natura 2000 eremuetan egoteagatik. Udalerriaren azalera osoa kontuan hartuta, ingurumeneko mugek ukitutako azaleraren portzentajerik handiena duen udalerriari 10 puntu emanen zaizkio, eta gainerakoei portzentaje horren araberako puntuazio proportzionala emanen zaie.
c) Jarduketak ura kutsatzeko arriskua duten tokietan –nekazaritzatik etorritako nitratoengatik–, uren kutsadura gutxitzeko eta prebenitzeko. 5 puntu baldin kutsatzeko arriskua duen eremuan badago eta 0 puntu ez badago.
d) Jarduketak lehentasunezko ustiategi gehien dituzten toki erakundeetan. Gehienez ere 25 puntuko baremoa ezarri da, honako tarte hauek dituena:
> 100 ustiategi | 25 puntu |
51 eta 100 ustiategi artean | 15 puntu |
21 eta 50 ustiategi artean | 10 puntu |
5 eta 20 ustiategi artean | 5 puntu |
0 eta 4 ustiategi artean | 0 puntu |
8. oinarria.–Norgehiagokako prozedura aplikatzeko era.
1. Aurreko oinarrian zehaztutako irizpideak aplikatuta eskabideen lehentasun hurrenkera ezarri ondoren, dirulaguntza esleituko da, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezartzen duen mugarekin.
2. Bi eskaeraren edo gehiagoren artean puntuazioan berdinketa gertatuz gero, lehentasunezko ustiategi gehien duen toki erakundearen espedientea lehenetsiko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, herri-lurretako ureztalur guztien aldean instalazioz hornitutako herri-lurretako ureztalurren portzentajerik txikiena duen titularraren espedientea lehenetsiko da.
3. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira onartu ezin diren guztiak.
4. Dena dela, norgehiagokako prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 30 eguneko epearen barnean. Halakoetan, bere eskaeran eta bere proiektuan proposatutako ekintzen artean zeinetarako konpromisoa mantentzen duen identifikatu beharko du. Birformulatutako eskaerak dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu.
9. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak.
1. Laguntza hauen onuradun diren erakundeek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak ez ezik, betebehar eta konpromiso hauek bete beharko dituzte:
a) Esleitu beharreko loteen tamaina, gutxienez ere, nekazaritzako azpiegituretan esku hartu behar den jarduketa eremuko oinarrizko ureztatze-azalera bezainbestekoa izateko konpromisoa, gutxienez ere hamabost urteko epean. Hala ere, honako inguruabarrak gertatzen direnean ez da ulertuko konpromiso hori bete gabe dagoela:
i) Oinarrizko ureztatze-azalera hori lortzea ezinezkoa denean, topografiaren, isolamenduaren edo ezintasun tekniko nabarmenaren ondorioz.
ii) Herri-lurretan dauden eta gizarte funtzioa betetzen duten etxeko baratzeak direnean.
b) Laguntza ordaintzeko eskaerarekin batera, eraldaketarako edo modernizaziorako jarduketaren xede diren herri-lurretako laborantza loteen aprobetxamenduari buruzko araudi berezia aurkeztea, toki erakundeak edo parekoak onetsia. Araudi horrek barnean hartu behar ditu ondokoak:
i) Loteak esleitzeko lehentasun ordena, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5.b) artikuluarekin bat datorrena.
ii) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua erantzukizunetik salbuestea, ureztaketa-instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteak direla-eta.
iii) Tarifa-egitura ezartzea, oinarri finko batez eta unitateko kontsumoarekin lotutako bi blokez osatua, halako moldez non zigorra ezarriko baita baldin eta hektareako eta kanpainako kontsumoek gainditzen badute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eremu bakoitzean finkatutako erreferentziazko balioa, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoari jarraituz.
iv) Kanpainaz kanpaina ureztalurretan ezarritako edo ezarriko diren laboreei buruzko datu garrantzitsuak ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari edo haren sozietate publikoei, estatistika kontuetarako eta nekazaritzako elikagaien eta energiaren industriarentzako informazio bideak hobetzeko.
c) Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera adjudikatzea.
d) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea, hala agiri bidezkoak, nola bertatik bertara egiten direnak.
e) Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster egin behar da komunikazio hori. Ez bada jakinarazten, laguntzaren %100 itzuli beharko da.
f) Emandako dirulaguntzari uko egitea toki erakundeak erabakitzen badu laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea, edo toki erakundeak inbertsio horiek ezin dituela egin dakienean. Kasu bietan 15 eguneko epearen barruan eman beharko du horren berri, toki erakundeak erabakia hartzen duenetik edo jarduketa gauzatzea eragozten duten gertaeren berri duenetik zenbatuta.
Toki erakundeak ez baditu inbertsioak egiten deialdi honetan ezarritako egunerako eta laguntzari uko egiten ez badio ezarritako epeetan, hurrengo bi deialdietan ez ditu eskatzen ahalko ebazpen honetan araututako laguntzak.
g) Hartutako funtsak dirulaguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla frogatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatuz.
h) Deialdi honetan xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzea.
i) Era berean, laguntzen onuradunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluan ezarritakoa betez, dirulaguntzaren helbururako erabili beharko ditu ondasunak. Gutxienez zazpi urte iragan arte erabili beharko ditu xede horretarako, erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira. Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira.
j) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.
2. "Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntza eskaera aurkezteak berekin ekarriko du oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.
10. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.
1. Onuradunak onartuko ditu gerora bete beharreko konpromisoak.
2. Honako hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat:
a) Herri-lurretako loteen edo parekatuen azaleren tamainari eusteko konpromisoa, gutxienez ere hamabost urtez azken ordainketatik hasita, salbuespen hauekin:
i) Oinarrizko ureztatze-azalera hori lortzea ezinezkoa denean, topografiaren, isolamenduaren edo ezintasun tekniko nabarmenaren ondorioz.
ii) Herri-lurretan dauden eta gizarte funtzioa betetzen duten etxeko baratzeak direnean.
b) Diruz laguntzen diren inbertsioei eusteko konpromisoa: Diruz lagundutako instalazioa egoera onean izateko konpromisoa, betiere dirulaguntza zertarako eman eta xede horretarako, gutxienez ere zazpi urtez azken ordainketatik hasita. Inbertsioak ez du aldaketa handirik izanen, haren eragileak hondamendi natural larriak edo ezinbesteko arrazoiak izan ez badira.
c) Loteak esleitzeko lehentasun ordenari eustekoa –Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5.b) artikuluarekin bat datorren ordenari–, gutxienez ere hamabost urtez azken ordainketatik hasita.
11. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazioa.
1. Eskaera Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko da. Teknikoki ezinezkoa baldin bada, eta hala justifikatzen bada, eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan aurkezten ahalko dira (González Tablas kalea 9, Iruña), bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoarekin.
Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, egin gogo diren jarduketa guztiak azaltzen dituena.
2. Eskaera deialdi honetako II. eranskinean ezarritako inprimakian bideratuko da.
3. Gainera, eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Obra-proiektua, toki erakundeko osoko bilkurak edo organo baliokideak onetsi izanaren ziurtagiriarekin batera. Lanen gauzatze materialaren aurrekontua 30.000 eurotik beherakoa den inbertsioen kasuan, memoria tekniko baloratua aurkezten ahalko da. Bi dokumentu horiek III. eranskinean deskribatutako gutxieneko edukia izan beharko dute. Proiektuaren edo memoria teknikoaren aurrekontua Excel formatuan ere aurkeztuko da, eta planoak PDF formatuan aurkeztuko dira, erabat bukatuta eta dagozkien legendak jarrita. Agiriak ez dira izanen 8 megabytetik gorakoak.
b) Deialdi honen 9. eta 10. oinarrietan ezarritako konpromisoak onartzen direla dioen ziurtagiria, V. eranskineko konpromisoen adierazpenaren inprimaki ereduaren arabera.
c) Hala badagokio, toki erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, zeinean frogatuko baita funtsen aurrerakina behar dela dirulaguntzaren helburuak betetzeko.
d) Adjudikazioa egin ondoren adjudikaziodunen zerrenda aurkezteko konpromisoa edo erantzukizunpeko adierazpena, toki erakundearen edo erakunde parekatuaren proiektu bakoitzeko, 4.1.b) oinarria betetzen dela frogatzeko.
4. Laguntza eskaerak, ordainketa eskaerak eta beste edozein eskaera, aurkeztu ondoren, noiznahi erretiratzen ahalko dira, osoki edo partez, bitarteko elektronikoen bidezko komunikazio baten bidez. Agintari eskudunak erretiratze hori erregistratuko du.
5. Agintaritza eskudunak onuradunari jakinarazi badio ez-betetzeak daudela 4. atalean jasotako dokumentuetan, edo onuradunari ohartarazi badio lekuan bertan kontrol bat egiteko asmoa duela, edo lekuan bertan egindako kontrol batek ez-betetze bat agerian utzi badu, ez da utziko ez-betetzeak ukitzen dituen dokumentu horien zatiak erretiratzen.
6. Eskaerak 4. atalaren arabera erretiratzeak ekarriko du onuradunak lehenago zuten egoerara itzultzea, hots, dokumentu edo dokumentuen zati horiek aurkeztu baino lehen zutenera.
12. oinarria.–Kostuen moderazioa.
1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak dio proposatutako kostuen moderazioa egiaztatu behar dela, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, instrukzio organoak metodologia hau erabiliko du:
a) Kontuan hartuko dira "Kostuen moderaziorako inbertsio moduluak" izeneko IV. eranskinean jasotako obra-unitateetarako unitateko gehieneko prezioen erreferentziak.
b) IV. eranskinean ezarrita ez dauden alderdietan TRAGSA estatuko sozietatean indarrean diren tarifak aplikatuko dira, haren web-orrian aurreikusia dagoen bezala.
c) Dituzten ezaugarriengatik, aurreko kasuetan sartzen ez diren obra-unitateak edo inbertsioak badira, balorazio batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori osatuko dute eragiketa kudeatzen duen bulegoko buruak eta bi teknikarik, eta aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute edo, bestela, aurkeztutako aurrekontua modulatzeko proposamen bat eginen dute.
2. Onuradunak horretarako aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien obra-unitateak ez dira diruz lagungarritzat joko.
13. oinarria.–Instrukzio organoa.
Eragiketa honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari dagokio; atal hori atxikita dago Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.
14. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
1. Instrukzio organoak eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio erakunde interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.
2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpideetan oinarriturik.
5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleitzeko espedientean jaso beharko da erakunde onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
15. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzen gainean ebatziko du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik 3 hilabeteko epean gehienez.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.
3. Ebazpenean dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, kasua bada, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak, 7. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak eta 4. oinarriaren arabera onargarritasun irizpideak betetzen ez dituztenak.
Dena dela, norgehiagokako prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 30 eguneko epearen barnean. Halakoetan, bere eskaeran eta bere proiektuan proposatutako ekintzen artean zeinetarako konpromisoa mantentzen duen identifikatu beharko du. Birformulatutako eskaerak dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu.
4. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.
16. oinarria.–Eskaerak aldatzea.
1. Bidezko arrazoiengatik erakunde onuradunak beharrezkotzat jotzen badu hasiera batean onetsitako proiektuan aldaketa nabarmenak egitea, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Obrak bukatu aurretik aurkeztuko da eskaera hori.
Honako hau hartzen da aldaketa nabarmentzat: proiektuan jasotako obra-unitateetako baten neurketan edota kokapenean %10etik gorakoa dena (gorantz zein beherantz), edo GMA diruz lagungarriaren %10 gainditzen duten unitate berriak sartzen dituena. Teknikoki justifikatutako aldaketa nabarmenak soilik onetsiko dira, eraginik ez dutenak inbertsioaren helburuan edo izaeran, eta gutxiagotzen ez dutenak laguntza emateko oinarritzat hartu zen baremoaren puntuazioa (puntuazio berria ezin da izan onuraduna izateko beharrezkoa izan den gutxieneko puntuazioa baino txikiagoa).
2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da.
3. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean esleituriko laguntzak ez dira handituko.
4. 16. oinarri honen 1. atalean definitutako aldaketa nabarmenak izan dituzten obra-unitateek instrukzio organoaren onespena lortzen ez badute, ez dute dirulaguntzarik eskuratzen ahalko.
17. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea eta laguntzen ordainketa eskatzeko modua eta epea.
1. Inbertsioa bukatzeko muga eguna 2025eko urriaren 31 izanen da 2024ko kanpainako laguntza eskaerentzat.
2. Aurrerakina eskatu duten toki erakundeek laguntza ordaintzeko eskaera bakarra eginen dute, laguntza ematea eragin zuen inbertsioa egin dela egiaztatu ondoren. Eskaera hori 2025eko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa gauzatuta dagoela frogatu denik harik eta aurkezten diren arte haren bukaeraren ziurtapena eta inbertsioa gauzatu dela frogatzen duten fakturak eta ordainketen egiaztagiriak. Laguntzaren azken likidazioa 2025eko aurrekontuaren kargura eginen da.
3. Aurrerakinik eskatu ez duten toki erakundeek laguntza ordaintzeko bi eskaera eginen dituzte.
Ordaintzeko lehen eskaera 2024ko urriaren 31 baino lehen aurkeztuko da, 2024ko ekitaldirako laguntza emateko ebazpenean ezarritako gehieneko zenbatekoa jasotzeko, eta zenbateko hori exekutatu dela egiaztatzen duten obra-ziurtagiriak eta fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira.
Ordaintzeko bigarren eskaera 2025eko urriaren 31 baino lehen aurkeztuko da, laguntza ematea eragin zuen inbertsioa gauzatu dela egiaztatu ondoren. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa gauzatuta dagoela frogatu denik harik eta aurkezten diren arte haren bukaeraren ziurtapena eta inbertsioa gauzatu dela frogatzen duten fakturak eta ordainketen egiaztagiriak.
4. Ordainketa eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) VI. eranskineko inprimakia (ordainketa eskaera), fakturen eta ordainagirien zerrendarekin.
b) Fakturak eta ordainagiriak.
c) Obra-ziurtagiria (azken ordainketaren kasuan, azken likidazioa izanen da, eta obren harrera-aktarekin batera aurkeztuko da; lehen ordainketa partzialaren kasuan, euskarri duen konturako ziurtagiria izanen da).
d) VII. eranskina, hornitzailea aukeratzeko justifikazioarekin (bigarren ordainketan ez da berriro aurkeztu beharko lehen ordainketan jakinarazi ez zen adjudikazio gehigarririk egin ez bada).
5. Instrukzio organoak ordainketa eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 10 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio erakunde interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.
6. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
7. Laguntzak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.
8. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal zaizkie erakunde onuradunei, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.
9. Ordainketa eskaera ez bada aurkezten deialdian zehazturiko datak baino lehen eta horretarako ezarritako inprimakiaren bidez, dagokion dirulaguntza galduko da.
10. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du ordainketaren gaineko ebazpena, ordainketa eskaera aurkezten denetik bost hilabeteko epean.
18. oinarria.–Ordainketa egin aurretik lekuan bertan egin beharreko kontrola.
1. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala arduratuko da lekuan bertan kontrolak egiteaz, egiaztatzeko proiektuan gauzatutako inbertsioen/gastuen ziurtagiriak eta egindako egiaztapenak zuzenak direla.
2. Kontrol-planak Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak idatziko ditu eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, Koordinazio Atalak eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak oniritzia eman ondoren. Horietan, kontrol-prozedurak ezarriko dira eta lekuan bertan kontrolatu beharreko espedienteen lagina aterako da.
3. Lekuan bertan egin beharreko kontrolak, ahal den guztietan, proiektuen azken ordainketa egin aurretik eginen dira, eta, gutxienez, LGENFek kofinantzatutako eta erakunde ordaintzaileak urte natural bakoitzean ordaindutako gastu publikoaren %5 adinakoak izanen dira.
19. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
Erakunde onuradunek Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko araudian ezarritako beste laguntza batzuk eskatzen ahalko dituzte xede eta helburu bererako.
Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa, ezta estatu-laguntzei aplikatu beharreko Batasunaren zuzentarauetan ezarritako laguntza intentsitateak baino handiagoa ere.
20. oinarria.–Konpromisoak ez betetzea. Murrizketak eta salbuesteak ordainketan.
1. Ez badira betetzen gerorako konpromisoak, 10. oinarri arautzailean azaldutakoak, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.
2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, azken ordainketan jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere:
a) 10.2.a) oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, bertan ezarritako salbuespenak salbuespen, dirulaguntza itzuli beharko da, mantendu ez den herri-lurretako lotearen edo parekatutakoaren azaleraren proportzioaren arabera.
b) 10.2.b) oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, dirulaguntza itzuli beharko da, mantendu ez den instalazioaren azaleraren proportzioaren arabera.
3. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, erakunde onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.
4. Toki erakundeak aurrerakina eskatu badu eta aurreikusitako helburuetarako erabili ez bada, toki erakundeek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten Funtsetik kenduko da zenbateko hori.
5. Dirulaguntza emateko nahitaezko baldintzak betetzen ez badira, dirulaguntza osorik itzuli beharko da. Gainera, ez-betetze larria, faltsutasuna, intentzionalitatea eta zabarkeria gertatuz gero, onuraduna laguntza-lerrotik kanpo geratuko da ez-betetzea antzeman den urte naturalean eta hurrengoan.
6. Laguntza ordaintzeko eskaeran iruzur egiteko asmoagatiko zigorra. Exekutatutako zenbatekoa handiagoa bada laguntza ematean onartutakoa baino, gehienez ere emandakoaren balioa ordainduko da. Ordaintzeko eskatu den exekutatutako zenbateko hautagarria txikiagoa bada laguntza ematean onartutako zenbatekoa baino, laguntza proportzioan doitu eta murriztuko da, inolako zigorrik gabe.
Agintari eskudunak onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaera aztertuko du eta diruz lagungarriak diren zenbatekoak zehaztuko ditu. Orobat, honako hauek zehaztuko ditu:
a) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa eskaeraren eta laguntza emateko erabakiaren arabera (lehenengoa bigarrena baino handiagoa bada, eskatutako zenbatekoa eman esleitutakoaren mugara egokituko da).
b) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den diruz lagungarri.
a) letraren arabera finkatutako zenbatekoa b) letraren arabera finkatutako zenbatekoa baino handiagoa bada, %10 baino gehiagoko aldearekin, eta zenbatekoen alde hori baldintza artifizialak sortzearen eta iruzurraren ondorio dela ikusten bada, zigorra aplikatuko zaio b) letraren arabera finkatutako zenbatekoari. Zigorraren zenbatekoa izanen da bi zenbateko horien arteko aldea bezain bestekoa, baina ez du eskatutako zenbatekoa gaindituko.
7. Eskaera batean jasotako datuak aztertuta, egiaztatzen bada baldintza artifizialak egon daitezkeela eta horiek ezin direla inola ere akats edo akats zuzengarritzat jo, eskatutako laguntza ukatuko da eta, hala badagokio, dagozkion zigorrak aplikatuko dira.
8. Europar Batasuneko eta Espainiako araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren arabera ezarriko dira.
21. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea eta gardentasuna.
1. Onartutako inbertsioak 808/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskineko 2. puntuan ezarritako mugak gainditzen baditu, onuradunak behar diren publizitate neurriak hartu beharko ditu, hain zuzen ere aurreikusita daudenak kasu bakoitzean aplikatzekoak diren Europar Batasuneko arauetan eta arau horien garapen edo transposiziorako arauetan.
2. Guztira 10.000 eurotik gorako laguntza publikoa jasotzen duten eragiketen kasuan, eta finantzatutako eragiketaren arabera, eragiketari buruzko informazio panel bat ezarri beharko du, gutxienez ere A3 tamainakoa (297 × 420), non nabarmenduko baita Europar Batasunaren finantza laguntza jaso dela, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.
3. Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoa jasotzen duen eragiketa baten kasuan, onuradunak azalpen-plaka zurrun bat ezarri beharko du, proiektuari buruzko informazioarekin, gutxienez ere A0 tamainakoa (841 × 1.189), non nabarmenduko baita Europar Batasunaren finantza laguntza jaso dela.
4. Onuradunak bereizgarri bat jarri beharko du, proiektuaren edo eragiketaren deskribapena jasotzen duena, gutxienez haren %25 hartuta. Gainera, Europako ikurra agertuko da, orri honetan dauden arau grafikoen arabera: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Harekin batera, goiburu hau: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: 2014-2020 Europak landa eremuetan inbertitzen du".
5. Azkenik, laguntza hauen onuradun diren erakundeei buruzko datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamendua, 111. artikulua.
22. oinarria.–Ondorengo kontrola.
1. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala arduratuko da ondorengo kontrolak egiteaz, egiaztatzeko azpiegituretarako inbertsioei buruzko eragiketetan ez dela aldaketa garrantzitsurik izan azken ordainketa ebatzi eta hurrengo 5 urteetan.
2. Konpromiso-aldiaren barruan aldaketa garrantzitsutzat jotzen dira:
a) Produkzio jarduera etetea edo laguntza eman ziona ez den autonomia erkidego batera aldatzea.
b) Azpiegitura-elementu baten jabetzaren aldaketa, enpresa edo erakunde publiko bati abantaila bidegabea ematen diona.
c) Funtsezko aldaketa bat, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak halako moduz ukitzen badira non jatorrizko helburuak kaltetzen diren.
3. Kontrol-planak Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak idatziko ditu eta Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, Koordinazio Atalak eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak oniritzia eman ondoren. Horietan, kontrol-prozedurak ezarriko dira eta lekuan bertan kontrolatu beharreko espedienteen lagina aterako da.
4. Ondorengo kontrolek, urte natural bakoitzean, LGENFek kofinantzatzen duen gastu publikoaren %1 estaliko dute gutxienez, Erakunde Ordaintzaileak azken ordainketa ordaindu duen kasuetan. Ezarritako konpromisoak betetzen ez direla atzematen bada, jasotako laguntza osorik edo hein batean itzuli beharko da.
23. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.
1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan aurreikusitako ezinbesteko arrazoiren bat gertatzen denean, hau da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan aurreikusitako ezinbesteko arrazoiren bat gertatzen denean.
2. Toki erakundeak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barnean, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.
II. ERANSKINA.–ESKABIDEA, "HERRI-LURZATIAK UREZTATZEKO AZPIEGITURETARAKO INBERTSIOAK" EGITEKO LAGUNTZEN 2024KO DEIALDIRAKO
ERAKUNDE ESKATZAILEA | TOKI ERAKUNDEAREN IZENA: | ||
IFKa: | |||
Helbidea (kalea/plaza/etorbidea/zenbakia): | |||
Herria: | Posta kodea: | Probintzia: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | ||
HERRI-LURREN EREMUAREN DATUAK | Instalatu asmo den azalera (ha): | ||
Ureztaketarako herri-lurren azalera osoa udalerrian (ha): | |||
Instalazioa duten herri-lurren portzentajea, ureztaketarako herri-lurren azalera osoaren aldean: | |||
ADIERAZPENA | ADIERAZTEN DU: • Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere. • Betetzen dituela Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5 artikuluan ezarritako baldintzak. • Baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari bere datu pertsonaletan sartzeko, Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren administrazioen fitxategi eta datu-base guztietan, laguntza hauen ondoriozko baldintza eta konpromisoak betetzen direla egiaztatzeko. • Eskaera honek biltzen dituen agirietan dauden datu guztiak egiazkoak direla. | ||
Proiektuaren idazketako ordainsariak (BEZik gabe): Obra zuzendaritzako ordainsariak: Aurrekontua guztira, Administrazioaren jakinerako (BEZik gabe): | |||
ESKATZEN DU, deialdi honetan ezarritakoarekin bat, laguntza eman dakiola "Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituren inbertsioak" egiteko.
............................................................. (e)n, 202.....(e)ko ...............................aren .......(e)(a)n
Sinadura:
III. ERANSKINA.–PROIEKTUEN ETA MEMORIA TEKNIKOEN GUTXIENEKO EDUKIA
Proiektuek agiri hauek izanen dituzte:
- Memoria.
- Baldintza agiria.
- Aurrekontua.
- Planoak, 1:500 eskalakoak edo zehatzagoak.
- Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana, 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat, zeinaren bidez eraikuntza lanetan gutxienez bete beharreko segurtasun eta osasun baldintzak ezartzen baitira.
a) Memoria:
- Behar beste deskribatu beharko ditu ureztatzeko instalazioaren ezaugarriak, halako instalazioetarako ohikoak diren obra-unitateak erabilita.
- Proiektuaren zati bat norberaren baliabideekin egin nahi bada, zehatz-mehatz azalduko da.
- Obrak adjudikatzean kontratuaren zatiak bereiz eginen direla aurreikusten bada, bereiz erabili edo aprobetxatzeko modukoak direlako, bereizitako erabilera edo aprobetxamendu hori arrazoitu eta justifikatuko da obren proiektuaren memorian eta klausulen agirietan:
- Bereiz adjudikatzea aurreikusten den proiektuaren zati bakoitzeko, aurkezten den proiektuan, proiektuaren zati horri dagokion kontrata bidezko gauzatze aurrekontu bereizi bat sartu beharko da, baita zati horren proiektuaren idazketako eta obra zuzendaritzako ordainsariak ere.
- Aurrekoaz gain, dokumentazioan egoera hori zehatz-mehatz eta espresuki agertuko da, aurkeztutako proiektuaren separata batean, zati bakoitzaren aparteko balorazioarekin batera.
- Memorian zehaztutako jarduketak geoerreferentziatuta eta planoetan kokatuta egonen dira. Halaber, ureztatzeko instalazioz hornituko diren m²-ak zehaztuko dira memorian, eta ekipatuko diren lurzatien zerrenda duen taula bat sartuko da, lurzati bakoitzaren azalera (metro koadrotan) eta perimetroa (metrotan) zehaztuta.
- Memoriaren gutxieneko kalitate teknikoa bermatzeko, gainera, kalkuluen eranskin bat izan beharko du, eta bertan, gutxienez, honako hauek zehaztu beharko dira:
- a.–Instalazioaren ureztatze-uniformetasuna. Aspertsiozko ureztaketa instalazioetan, %85eko ureztatze-uniformetasuna erdietsi behar da, gutxienez, eta tantakako instalazioetan, aldiz, %95eko uniformetasuna, gutxienez. Hori frogatzeko, kalkulu hidraulikoa aurkeztu beharko da: sektore guztiena eta instalazioaren hodi nagusiarena, hidrante eta ureztaketa unitate bakoitzeko. Piboteen bidezko instalazioen kasuan, adierazi beharko dira aspertsoreen karta, uneko emariaren banaketa eta tartez tarteko plubiometriak aitzinamendu abiadura desberdinetan; eta aspertsiozko ureztaketako izkinetako ebakinek bete beharko dute aspertsio bidezko ureztaketa instalazioei eskatzen zaien uniformetasun bera.
- b.–Zehaztutako ureztaketa sektorizazioak. Orekatuak izan beharko dute, eta frogatu beharko da sare nagusiko hidranteen ezaugarrietara egokitzen direla, presioari eta emariari dagokienez, halako moduz ezen ez dioten eraginen sarearen funtzionamendu onari. Gainera, instalazio bakoitzeko sektore guztien ureztatze-denboraren okupazioarekin, posible izan beharko da denbora laburrenean betetzea ur gehien eskatzen duten laboreen premiak, hau da, instalazioaren ureztatze-ziklo osoak irauten duen bitartean hidrantean erabilgarri dagoen emari guztia erabiliz, eta parametro guztiak betez.
b) Baldintza agiria:
- Proiektuetan baizik ez da eskatuko. Aurreko atalean zehaztu diren berezitasun guztiak biltzeaz gain, laguntza zer lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu, eta adierazi, gutxienez, obra mota bakoitzean erabiliko diren bitartekoak.
c) Aurrekontua. Honako agiri hauek osatuko dute:
- Neurketen taula.
- Prezioen taulak:
- Prezioen taula letraz.
- Prezio xehakatuen taula (eskulana, makineria eta materialak).
- Prezio osagarrien taula.
- Aurrekontu partzialak.
- Aurrekontuen laburpen orokorra.
Proiektuaren zati bat norberaren baliabideekin egin nahi bada, haren aurrekontua zehatz-mehatz azalduko da aurrekontu atalaren berariazko eranskin batean.
d) Planoak:
- Kokapen planoa.
- Plano zehaztua, 1:500 eskalakoa edo hortik gorakoa. Laguntza eskaeran aipatzen diren jarduketa guztiak geoerreferentziatuta emanen dira, eta lokalizatzeko moduan azalduko.
- Plano zehatzagoak eginen dira fabrika-obretarako, iragazteko eta punpatzeko instalazioetarako, etab.
- Kartografiaren legendak argiak izanen dira, eta aurrekontuan definitutakoari lotuak.
- Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.
- Ureztaketa unitate bakoitzeko diseinu hidraulikoaren planoak aurkeztu beharko dira, sestra-kurbak gutxienez metro bateko distantziakidetasunez adierazita.
e) Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.
- Agiri hori proiektuetan baizik ez da eskatuko, eta haren edukiak bat etorri beharko du 1627/1997 Errege Dekretuarekin. Honako hauek bilduko ditu:
1.–Memoria.
- Obren ezaugarrien deskribapena.
- Gauzatze-epea.
- Aurreikusitako langileak.
- Behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza.
- Aurreikusitako makineria eta baliabide osagarriak.
- Arriskuen azterketa orokorra.
- Prebentzio neurriak.
2.–Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.
Memoria teknikoa eskatzen bada, hauek sartu beharko dira agiri horretan: memoria, aurrekontua eta planoak, 1:500 eskalakoak edo zehatzagoak.
IV. ERANSKINA.–INBERTSIO MODULUAK
ASPERTSIO INSTALAZIOAREN MODULUAK (kostua: euroak/hektarea) BEZik gabe* | |||||
1etik 2ra | 2tik 3ra | 3tik 4ra | 4tik 5era | Perimetroa/azalera indizea | |
0 hektareatik 3ra | 5.400 | 6.700 | 8.300 | 10.000 |
|
3 hektareatik 5era | 5.000 | 6.200 | 6.700 | 7.500 | |
5 hektareatik 9ra | 4.600 | 5.800 | 6.200 | ||
9 hektareatik 12ra | 4.200 | 5.000 | |||
Lotearen azalera | |||||
PIBOTEEN BIDEZKO INSTALAZIOAREN MODULUAK (kostua: euroak/hektarea) BEZik gabe* | ||
0 hektareatik 5era | 5.400 | Izkinetako ebakinak |
5 hektareatik 7ra | 4.600 | 150 m-tik beherako erradioko pibotea: aspertsioaren modulua aplikatuko da |
7 hektareatik --ra | 230 * ml | 150 ml-tik gorako erradioko pibotea: erradioaren ml bakoitzeko 230 euroko modulua aplikatuko da |
Lotearen azalera | ||
Piboteak ureztatutako azalera gehi izkinek ureztatuko azalera lotearen azalera adinakoa edo txikiagoa izanen da. | ||
TANTAKAKO INSTALAZIOAREN MODULUAK (kostua: euroak/hektarea) BEZik gabe* | ||
0 hektareatik --ra | 3.200 | Tantakako ureztaketaren modulua |
Lotearen azalera | ||
* Moduluetan iragazte, erregulazio, kontrol eta telekontroleko ekipoak eta instalazioak ere sartzen dira. | ||
TANTAKAKO INSTALAZIOAREN MODULUAK (kostua: euroak/ml) BEZik gabe | ||
Estaldurako drain. 110 mm | 9,0 | 110 mm-ko drainatze hodia, legarra eta geotestila, ureztatze estalduraren gainean jarrita |
Estaldurako drain. 160 mm | 12,0 | 160mm-ko drainatze hodia, legarra eta geotestila, ureztatze estalduraren gainean jarrita |
Ebakuazioko drain. 160 mm | 18,0 | 160 mm-ko ebakuazio hodia, legarra eta geotestila, ureztatze estalduraren azpian jarrita |
Aire zabaleko hustubidea | 3,5 | Aire zabaleko hustubidea, sekzio trapezoidalekoa |
LOTEA EGOKITZEKO MODULUAK. BEZik gabe | ||
Luberritzea | 1.250 | Kostua: euroak / luberritutako hektarea |
Lur erauzketarako hondeaketa | 2 | Kostua: euroak / erauzitako m³, hondeamakinarekin edo bulldozerrarekin, eta gero kamioian kargatuta edo finkan zabalduta |
Harrian hondeatzea | 26 | Kostua: euroak / harrian hondeatutako m³, karga eta garraioa edo lurperatzea barne |
V. ERANSKINA.–KONPROMISOEN ADIERAZPENA
2024ko deialdia
Izen-deiturak: ...................................................................................................................................................
Toki erakunde honetako alkatea/burua baita: ...................................................................................................
ADIERAZTEN DU:
a) Eskaera honen xedeko inbertsioetarako beste laguntza publiko batzuk eskatu izana: BAI [ ] / EZ [ ].
b) Laguntza eskaera honek biltzen dituen datu guztiak eta agiriak benetakoak direla.
c) Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatu eta dirulaguntza publikoen onuradun izatea galaraziko lioketen debeku-egoeretakoren batean.
d) Departamentuari baimena ematen diola bere datu pertsonalak eskura ditzan administrazioen fitxategi eta datu-baseetan, egiaztatzeko betetzen dituela laguntza hauek eskatzen dituzten baldintzak eta konpromisoak.
e) Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren bere datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.
Konpromiso hauek betetzeko hitza ematen du:
a) Loteak esleitzeko lehentasun ordenari eustekoa –Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5.b) artikuluarekin bat datorren ordenari–, gutxienez ere hamabost urtez azken ordainketatik hasita.
b) Laguntza ordaintzeko eskaerarekin batera, eraldaketarako edo modernizaziorako jarduketaren xede diren herri-lurretako laborantza loteen aprobetxamenduari buruzko araudi berezia aurkeztekoa, toki erakundeak edo parekoak onetsia, 9. oinarri arautzaileko 1b atalean ezarritako gutxienekoekin.
c) Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera adjudikatzea.
d) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea, hala agiri bidezkoak, nola bertatik bertara egiten direnak.
e) Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
f) Emandako dirulaguntzari uko egitea toki erakundeak erabakitzen badu laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea, edo toki erakundeak inbertsio horiek ezin dituela egin dakienean. Kasu bietan 15 eguneko epearen barruan eman beharko du horren berri, toki erakundeak erabakia hartzen duenetik edo jarduketa gauzatzea eragozten duten gertaeren berri duenetik zenbatuta.
g) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari justifikatzekoa hartutako funtsak aplikatu dituela dirulaguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla, baita hartutako funtsak aplikatzeko zer gastu egin diren ere.
h) Laguntzak emateko deialdia arautzen duen ebazpenean xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzekoa.
i) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, zer helburu zehatzetarako eman zen dirulaguntza, onuradunak helburu horretara bideratu beharko ditu ondasunak. Gutxienez zazpi urte iragan arte erabili beharko ditu xede horretarako, erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.
j) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.
k) Ez egotea sarturik, ez dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egiten denean, ez eskaera egiten den unean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan, eta, zehazki, egunean izatea zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
l) Diruz laguntzen diren inbertsioei eusteko konpromisoa: Diruz lagundutako instalazioa egoera onean izateko konpromisoa, betiere dirulaguntza zertarako eman eta xede horretarako, gutxienez ere zazpi urtez azken ordainketatik hasita. Inbertsioak ez du aldaketa handirik izanen, haren eragileak hondamendi natural larriak edo ezinbesteko arrazoiak izan ez badira.
m) Loteak esleitzeko lehentasun ordenari eustekoa –Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5.b) artikuluarekin bat datorren ordenari–, gutxienez ere hamabost urtez azken ordainketatik hasita.
n) Emandako dirulaguntzen publizitateari eta gardentasunari buruzko 21. oinarria betetzea.
............................................................ (e)n, 202.....(e)ko ...............................aren .......(e)(a)n
Toki erakundeko alkatea edo burua
Sinatua:
VI. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERA
Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako laguntzen eskaeran ageri den inbertsioa frogatzeko fakturen eta ziurtagirien zerrenda. 2024ko deialdia
Eskatzailearen datuak: ....................................................................................................................................
Toki erakundea: .............................................................................. IFZa: ......................................................
Espedientearen zenbakia: ...............................................................................................................................
PROIEKTUAREN IZENA
............................................................................................................................................
FAKTURA ZK. | DATA | ENPRESA | INBERTSIOAREN KONTZEPTUA(2) | ZENBATEKOA (BEZik gabe) | ZENBATEKOA (BEZa barne) | ORDAINAGIRIAREN DATA | ORDAINAGIRIAREN ZENBATEKOA |
Justifikatutako eta ordaindutako zenbatekoa, guztira | |||||||
Eskatutako zenbatekoa guztira, BEZik gabe(1) | |||||||
............................................................. (e)n, 202.....(e)ko ...............................aren .......(e)(a)n
Toki erakundeko alkatea edo burua
Sinatua:
(1) Adierazi laguntza ordaintzeko eskatzen den zenbateko lagungarria. Zenbateko hori ezin da emandako zenbatekoa baino handiagoa izan, eta oinarri arautzaileen 4. eranskinean ezarritako moduluak errespetatu beharko ditu, hornitutako azalera murrizten bada.
(2) Obra, proiektuaren idazketa, obra zuzendaritza, azterlanak eta entseguak.
VII. ERANSKINA.–HORNITZAILEAREN HAUTAKETAREN JUSTIFIKAZIOA
1. DOKUMENTUA
Obrak 40.000 euro (BEZik gabe) baino gutxiagoko kontrata bidezko gauzatze aurrekontuarekin eta laguntza teknikoa 15.000 euro (BEZik gabe) baino gutxiagoko aurrekontuarekin adjudikatu izanaren ziurtagiria
Toki erakundea: ..............................................................................................................................................
.................................................................................................................................................. jauna/andrea, udal/kontzeju/bestelako toki erakunde honetako idazkaria: .................................................................................................................................... (IFZa: ........................................).
ZIURTATZEN DUT:
................... urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obren laguntza teknikorako kreditu erreserba egun honetan egin zela: ............. / .......... / ..........
................... urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obrak egiteko kreditu erreserba egun honetan egin zela: ............ / .......... / ..........
................... urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obren laguntza teknikorako kontratazioa egun honetan egin zela: ............. / .......... / .......... Zenbatekoa (BEZik gabe) hauxe zen: .............................................
................... urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obrak egiteko kontratazioa egun honetan egin zela: ............ / .......... / .......... Zenbatekoa (BEZik gabe) hauxe zen: ........................................................................
................... urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obren laguntza teknikorako munta txikiko kontratua Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu zela (KPFLren 88. art.), egun honetan: ............. / .......... / ..........
................... urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obrak egiteko munta txikiko kontratua Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu zela (KPFLren 88. art.), egun honetan: ............ / .......... / ..........
Obrak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera kontratatu direla.
...................................................................... (e)n, ...........(e)ko ...................................aren ...........(e)(a)n
Idazkaria: .................................................................................................................................................
2. DOKUMENTUA
Ziurtagiria, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko
Espediente zk.: ........................................................................................................................................
Titularra: ..................................................................................................................................................
.......................................................................................................................................... jauna/andrea, toki erakunde honetako idazkaria: .................................................................................................................................... (IFKa: ........................................).
ZIURTATZEN DUT:
.......... / ........ / ........(e)(a)n, ............................................................................................... (e)ko herrian egin zen bilkuran, .................. urteko herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obrak egiteko laguntzen esparruan, adjudikazioari buruzko erabaki hau hartu zela:
KONTRATU MOTA | ||||
Obrak | | |||
Hornikuntza | | |||
Zerbitzuak | | |||
KONTRATAZIO PROZEDURA | ||||
Irekia | | |||
Murriztua | | |||
Negoziatua, publizitatearekin | | |||
Negoziatua, publizitaterik gabe | | |||
APIRILAREN 13KO KONTRATU PUBLIKOEI BURUZKO 2/2018 FORU LEGEKO ZER INGURUABARREK EDO XEDAPENEK JUSTIFIKATZEN DUTEN PROZEDURA HAU ERABILTZEA | ||||
TRAMITAZIO MOTA | ||||
Arrunta | | |||
Presakoa | | |||
Aurretiazkoa | | |||
Larrialdikoa | | |||
Kontratazio espedientearen zenbakia | ||||
Lizitazio iragarkiaren data | ||||
Espedientearen izena | ||||
Lizitazioaren zenbatekoa | ||||
Badira baldintza administratiboen agiriak edota agindu teknikoak | ||||
Zenbat enpresa gonbidatu diren | ||||
Zenbat enpresarekin negoziatu den | ||||
AURKEZTUTAKO ESKAINTZAK | ||||
Enpresa | IFZa | Zenbatekoa (euroak) | ||
ESKAINTZA BAZTERTUAK/UKATUAK | ||||
Enpresa | Baztertzeko arrazoia | |||
UKO EGITEKO ARRAZOIAK: NORMALA EZ DEN PREZIO TXIKIKO ESKAINTZAK | ||||
KONTRATUA ADJUDIKATZEKO IRIZPIDEAK | ||||
Eskaintza hoberena | | |||
Eskainitako prezioa | | |||
Zer arrazoirengatik aukeratu den eskaintza | ||||
Erakunde adjudikazio-hartzailea | ||||
Adjudikazioaren zenbatekoa | ||||
Lizitatzaileei adjudikazioaren berri ematea | ||||
Kontraturik bada | ||||
Kontratuaren data | ||||
IDAZKARIAREN OHARRAK |
Dokumentazio guztia ikusirik (publizitatea, arautzeko baldintza juridikoak, ekonomikoak eta teknikoak, jakinarazpenak, kontratuak, etab.), txostengile honek ondorioztatzen du lizitazioa bat datorrela Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearekin.
........................................................................(e)n, ...........(e)ko ...............................aren .......(e)(a)n
Idazkaria: ................................................................................................, IFZa: .....................................
3. DOKUMENTUA
Adjudikazio prozesuaren baliozkotzea, Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen arabera (toki erakundeko idazkariak bete beharrekoa)
Espediente zk.: |
Toki erakundea: |
IFKa: |
Kontratu mota: [obra edo zerbitzu teknikoa (dokumentazio teknikoa edo obra zuzendaritza)]: |
Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioetako obrak.
Zk. | EGIAZTATU BEHARREKO KONTROLAK | EGIAZTATUA | ADOS | ZEHAZTU HORI FROGATZEN DUEN AGIRI ERANTSIA (orrialde zenbakia eta agiriaren izena) | |
Bai | Bai | Ez | |||
1. KONTRATUAREN PRESTAKETA | |||||
1 | Gasturako proposamen arrazoitua dagoela egiaztatzea (KPFLren 43. artikulua) | ||||
2 | Kontratuaren balioa ongi zenbatetsi den egiaztatzea (KPFLren 42. artikulua) | ||||
3 | Kontratazio organoak eskumena duela egiaztatzea (KPFLren 133. artikulua edo aplikatzekoa den araua, erakunde publikoa ez denean Foru Komunitateko Administrazioarena) | ||||
4 | Obra-kontratuetan, kontratazioaren aurreko agiri hauek daudela egiaztatzea: | ||||
–Obra-proiektua (edukia: KPFLren 163. artikulua) | |||||
–Aurretiko zuinketaren akta (KPFLren 165. artikulua) | |||||
–Lursailen erabilgarritasunaren ziurtagiria (KPFLren 165. artikulua) | |||||
–Proiektuaren onespena (KPFLren 162. artikulua) | |||||
5 | Kontratazioa arautzen duten agiriak daudela (KPFLren 58. artikulua), kontratazio-organoak onetsi dituela eta agiriotan hauek daudela egiaztatzea: | ||||
–Baldintza partikularrak (KPFLren 59. artikulua) | |||||
–Adjudikazio irizpide baliozkoak eta horien haztapena (KPFLren 64. artikulua) | |||||
–Aldaketak egiteko aukera eta aldaketen norainokoa (KPFLren 59. artikulua) | |||||
–Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, Europako kontratazio agiri bakarraren (EKAB) formularioaren arabera, Europako atalasea gainditzen duten kontratuetan (KPFLren 56. artikulua) | |||||
6 | Dagokion zerbitzu juridikoak kontratazioak arautzen dituzten agirien aldeko txostena egin duen egiaztatzea (KPFLren 138. artikulua) | ||||
7 | Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa egiaztatzea (KPFLren 138. artikulua) | ||||
8 | Egiaztatzea badela gastu baimena eta kreditu erreserbaren dokumentua, baldin eta kontratuaren ondorioz eduki ekonomikoko betebeharrak sortzen badira administrazioarentzat. (KPFLren 138. artikulua) | ||||
9 | Kontratista adjudikaziodunaren gaitasuna egiaztatzea. (KPFLren 12. artikulua) | ||||
10 | Kontratuaren xedea zehaztuta dagoela egiaztatzea. (KPFLren 39. artikulua) | ||||
11 | Xedea zehazteko KPFLren 226. artikulua aplikatu dela egiaztatzea (zerbitzu kontratuak) | ||||
12 | Kontratazioa arautzen duten agiriek preskripzio teknikoak dituztela eta kontratazio organoak onetsi dituela egiaztatzea (KPFLren 60. artikulua) | ||||
13 | Egiaztatzea kontratazio organoak onetsi dituela obra publikoen emakida arautzen duten agiriak, gastua eta dagokion lizitazio aldiaren hasiera (KPFLren 186. artikulua) | ||||
14 | Proiektuaren idazketa eta obren gauzatzea batera kontratatzen badira, KPFLren 234. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzea | ||||
2. LIZITAZIOA ETA ADJUDIKAZIOA | |||||
15 | Aukeratu den adjudikazio-prozedura (irekia, murriztua, negoziatua, norgehiagokako elkarrizketa, berrikuntzarako elkartea, proiektuen lehiaketa edo prozedura sinplifikatua) zergatik aukeratu den agirietan egoki justifikatu dela egiaztatzea (KPFLren 71. artikulua) | ||||
16 | Lizitazio iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu dela egiaztatzea (KPFLren 88. artikulua) | ||||
17 | Lizitazioa EBAOn argitaratu dela egiaztatzea, hori egitea beharrezkoa den kasuetan, baita EBAOn argitaratu den lizitazio-iragarkian Europarekin batera finantzatua izatearen aipua dagoela ere (KPFLren 89. artikulua eta 32/2018 Foru Dekretua) | ||||
18 | Parte hartzeko eskaerak edota eskaintzak jasotzeko epea egiaztatzea. Aipatu epe horiek bete direla egiaztatzea (KPFLren 46., 91. eta 94. artikuluak) | ||||
19 | Egiaztatzea frogatu dela lizitatzaileen nortasun juridikoa, sailkapena edo kaudimena, eta adierazpen bat aurkeztu dutela aditzera emateko ez dutela kontratatuak izateko debekurik KPFLren 22. artikuluaren arabera eta, orobat, betetzen dituztela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak | ||||
20 | Kontratazio mahaia eratzea aginduzkoa den egiaztatzea (KPFLren 50. artikulua) | ||||
21 | Kontratazio mahaia beharrezkoa bada, haren osaera egokia dela egiaztatzea (KPFLren 50. artikulua) | ||||
22 | Aurkeztutako eskaintzen balorazioa egiten duen txosten tekniko bat badela egiaztatzea eta balorazioa zuzena den aztertzea, kontratazioa arautzen duten agirietan esaten denarekin bat | ||||
23 | Proposamenak baloratzeko eta eskaintza ekonomiko onena zein den zehazteko, agirietan biltzen diren kontratuen xedeekin zuzenki lotutako balorazio-irizpideak bakarrik aintzat hartu direla egiaztatzea. (KPFLren 51. artikulua) | ||||
24 | Egiaztatzea badirela kontratazio mahaiaren edo, hura nahitaezkoa ez bada, kontratua kudeatzen duen unitatearen egiaztagiriak, eskaintza guztiak eta haien balorazioa jasotzen dituztenak, eta dagozkien balorazio teknikoaren txostenak izan diren ere (KPFLren 51. artikulua) | ||||
25 | Eskaintza baxuegiak izan badira, egiaztatzea eskatu dela horiek justifikatzeko, ezetsi aurretik (KPFLren 98. artikulua) | ||||
26 | Hainbat arrazoi dela-eta (nazionalitatea, kokapena eta abar.) bazterkeriarik egon den frogarik ez dagoela egiaztatzea | ||||
27 | Behin betiko adjudikazioaren ebazpena aztertzea, honako hauek egiaztatuz: | ||||
–Onesteko epeak errespetatu direla (KPFLren 100. artikulua) | |||||
–Kontratazio mahaiaren adjudikazio-proposamena eta kontratazio organoaren adjudikazio-ebazpena bat datozela | |||||
–Kontratua eskaintzarik onena egin duen lizitatzaileari adjudikatu zaiola | |||||
–Lizitazioan parte hartu dutenei jakinarazi zaiela kontratua adjudikatu dela (KPFLren 101. artikulua) | |||||
28 | Kontratuen adjudikazioak, munta txikiko kontratuak adjudikatzeko araubide bereziaren bidez egiten direnak salbu, Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu direla egiaztatzea, kontratua adjudikatzen denetik hasita 30 eguneko epean (KPFLren 102. artikulua) | ||||
29 | Prozedura murriztuaren kasuan (KPFLren 73. artikulua) honako hauek egiaztatzea: | ||||
–Eskaintzak egitera gonbidatu diren enpresen aukeraketa behar bezala arrazoitua dagoela, eta lehia nahikoa bermatzen duela. (KPFLren 73. artikulua) | |||||
–Parte hartzera gonbidatu beharreko enpresa-kopuru gutxieneko bat finkatu dela, KPFLren 73. artikuluak ezartzen duena aintzat hartuz (bost baino gutxiago ezin dira izan). | |||||
30 | Prozedura negoziatuaren kasuan (KPFLren 74. Artikulua) honako hauek egiaztatzea: | ||||
–Lizitazio-deialdirik gabeko prozedura negoziatuaren kasuan, betetzen direla lizitaziorako deialdia ez egiteko ezarritako baldintzak (KPFLren 75. artikulua) | |||||
–Kontratuaren baldintzak gutxienez hiru enpresarekin kontsultatu eta negoziatu direla, ahal izanez gero, eta jarduketa hori behar bezala frogatu dela agiri bidez (KPFLren 74. artikulua) | |||||
–Espedientean jaso direla egindako gonbidapenak, jasotako eskaintzak eta gonbidapenak onartzeko edo baztertzeko arrazoiak. (KPFLren 74. artikulua) | |||||
–Kontratuaren xedea ez dela zatikatu argitalpen, prozedura eta sailkapen betebeharrak saihesteko. (KPFLren 39. artikulua) | |||||
–Kontratazio organoak onetsi duela espedientea, behar bezala. | |||||
3. KONTRATUAREN FORMALIZAZIOA | |||||
31 | Kontratua formalizatu baino lehen behin betiko bermea eratu dela egiaztatzea, hau aginduzkoa denean. (KPFLren 70. artikulua) | ||||
32 | Administrazioak eta enpresa adjudikazio-hartzaileak formalizatutako kontratu bat dagoela egiaztatzea | ||||
33 | Kontratuaren formalizazio eguna errespetatu dela egiaztatzea (KPFLren 88. artikulua) | ||||
34 | Kontratuan prezioa adierazten dela eta xedea zehazki definitzen dela egiaztatzea (KPFLren 44. artikulua) | ||||
35 | Egiaztatzea kontratua adjudikazio-hartzaileak aurkeztu duen eskaintzaren zenbatekoarekin izenpetu dela eta ez duela agiriek diotenaren aurkako klausularik | ||||
36 | Proiektuaren zati baten azpikontrataziorik bada, KPFLren 107. artikuluak ezartzen duena bete dela egiaztatzea | ||||
–Erakunde kontratatzaileari idatziz jakinarazi zaiola | |||||
–Baldintzen agirian ezarritako ehunekoa ez dela gainditu | |||||
4. KONTRATUA EGIKARITZEA | |||||
37 | Kontratistak kontratuak dioen epean bete duela lana. (KPFLren 88. artikulua) | ||||
38 | Egiaztatzea kontratistari ordaindutako zenbatekoa bat datorrela kontratuan zehaztutako zenbatekoarekin eta baldintzekin (KPFLren 88. artikulua) | ||||
39 | Egiaztatzea egin direla obrako hileroko ziurtagiriak, eta horiekin batera, badela adjudikaziodunak egindako faktura. (KPFLren 168. artikulua) | ||||
40 | Onuradunak kartel iraunkor, handi eta ikusgarria jarri duela egiaztatzea, hiru hilabeteko gehieneko epean, operazioa amaitu eta gero, operazioak honako baldintza hauek betetzen dituenean: | ||||
a) Operazioari egindako ekarpen publikoa 500.000 euro baino handiagoa denean | |||||
b) Operazioa objektu fisiko bat erostea, azpiegitura bat finantzatzea edo eraikuntza lan batzuk egitea denean | |||||
41 | Egiaztatzea onuradunak kartel bat jarri duela operazioa egiten den tokian hura gauzatzen den bitartean, operazioek baldintza hauek betetzen dituztenean: | ||||
a) Operazioari egindako ekarpen publikoa 500.000 euro baino handiagoa denean | |||||
b) Operazioa azpiegitura bat finantzatzea edo eraikuntza lan batzuk egitea denean | |||||
c) Informazioak kartelaren %25 beteko du, gutxienez. | |||||
IDAZKARIAREN OHARRAK BALIOZKOTZEARI BURUZ |
Aurreko kontroletan egiaztatutako dokumentazio guztia ikusirik, txostengile honek ondorioztatzen du lizitazioa bat datorrela Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearekin.
...................................................................(e)n, ........... (e)ko ...................................aren ...........(e)(a)n
Idazkaria: ................................................................................................, IFKa: .....................................
Sinatua: ...................................................................................................................................................
Iragarkiaren kodea: F2409127
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
