2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETULAINGO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Etulaingo Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikulua; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Etulainen, 2024ko ekainaren 21ean.–Kontzejuko burua, Jon Pascal Egozcue.
Iragarkiaren kodea: L2409999