1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
83/2024 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Energia, Enpresen I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, azaroaren 10eko 172/2023 Ebazpena baliozkotzeko; ebazpen hori Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak eman zuen, eta haren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen da eta onura publikoa deklaratzen da energia elektrikoa ekoizteko Cascante II haize-parkea izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 52E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena (aurrerantzean, IIA) egin zen Cascante II haize-parkerako, Murchante haize-parkerako eta El Sasillo eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiekturako, bai eta haien ebakuazio-azpiegitura partekatuetarako ere. Ebazpen horretan, besteak beste, 7. baldintza jasotzen da, zeinean xedatzen baita Cascante II haize-parkean ekoitzitako energia ateratzeko goi-tentsioko linea (Cascante TAEtik La Cantera TAErainoko 66 kV-eko goi-tentsioko linea) zanga batean lurperatuta diseinatu eta gauzatu beharko dela.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 47/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Eólica Cascante SLUri energia elektrikoa ekoizteko Cascante II izeneko instalaziorako, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 52E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.
2023ko maiatzaren 4an, Eólica Cascante SLk, parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 14. eta 20. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, eskatu zuen eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eman zedila Cascante II haize-parkea izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako. Eólica Cascante SLUk planteatutako proiektuak aireko eta lurpeko ebakuazio-linea bat planteatzen du.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 20. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren bai Eólica Cascante SLren eskaera, bai instalazioak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta hari dagokion ingurumen-dokumentazioa. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2023ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 9koan, Diario de Navarra egunkariaren 2023ko maiatzaren 10eko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean.
Jendaurreko informazio horretan, hau jaso zen berariaz:
"Aurrekoa ikusirik, bidezkoa da eskaera horiek jendaurrean jartzea:
–Proiektuaren aldaketak, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta aurretiazko administrazio-baimen berria lortzeari begira.
–Proiektua osorik, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 20. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta onura publikoa zehazki deklaratzeko adierazpena lortzeari begira".
Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 28an emandako 656E/2023 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 23ko 52E/2023 Ebazpena aldatu zen (7. eta 29. baldintzak).
Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 172/2023 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman zen eta onura publikoa deklaratu zen energia elektrikoa ekoizteko Cascante II haize-parkea izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak akats bat hauteman du Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 172/2023 Ebazpenean: ez da espresuki jaso proiektuaren aldaketen aurretiko administrazio-baimenaren erreferentzia, adierazitako aurrekarietan ziurtatu denez, baimen hori lortzeko izapideak egin diren arren.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 52. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiari ebazpen hau ematea dagokio, eta, modu horretan, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak azaroaren 10ean emandako 172/2023 Ebazpena baliozkotzea. Kontuan hartuz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 39.3 artikuluan xedatutakoa, ebazpen hau 2023ko azaroaren 10eko atzeraeraginez sartuko da indarrean. Izan ere, data horretan dagoeneko bazeuden beharrezko egitateak, eta ez die kalterik egiten beste pertsona batzuen eskubide eta interes legitimoei, data horretan beteta baitzeuden aurretiazko administrazio-baimena emateko beharrezko diren izapide guztiak, barne hartuta ingurumenaren eta lurralde-antolamenduko eta hirigintzako organo eskudunentzako kontsultak, informazioa jendaurrean jartzea eta jasotako alegazioen erantzun egokia eta balorazioa.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 52.4 artikuluan xedatutakoak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Proiektua aldatzeko aurretiazko administrazio-baimenaren erreferentzia baliozkotzea eta Eólica Cascante SLri baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko Cascante II haize-parkea izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan.
2. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura; Ingurumen Eraginaren Atalera; Lurraldearen Antolamenduaren Atalera; Ondare Historikoaren Zerbitzura; Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalera; Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera; Herri-lurren Atalera, eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: Eólica Cascante SL; Nafarroako Ubidea SA (CANASA); Autopista Vasco Aragonesa AP-68; Eólica Montes de Cierzo SLU; Enerfín Renovables SL; Iberdrola Renovables La Rioja SA; Renovables del Cierzo SL; I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU; Molinos de La Rioja SA; Enagás; Red Eléctrica de España SAU; Sistemas Energéticos El Valle SA; Sistemas Energéticos Loma del Viento SA; Cascanteko Ureztatzaileen Sindikatua; Murchanteko Ureztatzaileen Sindikatua; Moncayoko Ur Mankomunitatea; Gurelur; Muérdago Naturaren Lagunen Elkartea; Erriberako Ekologistak Martxan; Ongaiz-Zangozako Ekologistak Martxan; Urzante SL, eta ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrak; eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.
5. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde hauei: Cascanteko Udala; Murchanteko Udala; Tuterako Udala; Aragoiko Estatuko Errepideen Mugaketa (Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa); eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoa; eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2409704