138. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez iraungitzen baitira Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 20ko 1E/2024 Foru Aginduaren bidez Jesús Martín Moro jaunari emandako tokiko irrati digitalaren lizentziak. Foru agindu horren bidez ebatzi egin zen Nafarroako Foru Komunitatean irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentzietarako lehiaketa.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko 72 lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak.

Nafarroarako ministerio-plangintzak frekuentziaren araberako 12 bloke aurreikusten ditu, horietako bi Nafarroako hiribururako eta gainerako hamarrak udalerri hauek buru dituzten hamar mugapenerako: Altsasu, Baztan, Lizarra, Izaba, Larraun, Lesaka, Orbaizeta, Zangoza, Tafalla eta Tutera. Frekuentzia-bloke bakoitzean gehienez ere sei emisorek emititu dezaketenez, 72 lizentzia dira lehiaketaren xede.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren otsailaren 20ko 1E/2024 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa ebatzi zen eta Jesús Martín Moro jaunari lizentzia hauek eman zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko:

–Lizentzia bat Iruñeko mugapenerako, CL01NA blokea.

–Lizentzia bat Tuterako mugapenerako, CL03NA blokea.

–Lizentzia bat Lizarrako mugapenerako, CL04NA blokea.

2024ko maiatzaren 22an, Jesús Martín Moro jaunak lizentzia horiei uko egiteko idazki bat erregistratu zuen Nafarroako Gobernuan.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren 31. artikuluak g) apartatuan jasotzen du titularraren uko egitea arrazoi bat dela lizentzia iraungitzeko.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 30. artikuluak xedatzen du ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen emaile baten erregistro-inskripzioa ezereztuko dela haren gaikuntza legez aurreikusitako edozein arrazoirengatik iraungitzen denean.

Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena ikusita, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Jesús Martín Moro jaunak uko egiteko aurkeztu duen idazkia onartzea.

2. Jesús Martín Moro jaunari Iruñeko (CL01NA), Tuterako (CL03NA) eta Lizarrako (CL04NA) mugapenetarako emandako lizentziak iraungitzat jotzea.

3. Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen emaileen Erregistroko inskripzioa ezeztatzea, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4. Lizentziak eman gabe uztea honako hauetarako: Iruñeko blokea (CL01NA); Tuterako blokea (CL03NA); eta Lizarrako blokea (CL04NA).

5. Foru agindu hau Jesús Martín Moro jaunari eta lehiaketan interesa duten pertsonei jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Nafarroako Gobernuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio publikoen kasuan, aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko deialdiaren ebazpenaren aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

6. Foru agindu hau igortzea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Atalera eta Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioko Espektro Erradioelektrikoaren Plangintza eta Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita deialdiaren izapideari dagokion fitxan ere, nafarroa.eus helbidean.

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2409032