138. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2024ko ekainaren 25eko 58/2024 Ebazpenaren bidez, alkateak Gabriel Esparza Isasi zinegotziaren esku utzi du ezkontza zibil bat egiteko eskudantzia. Ezkontza Eneritzen izanen da, 2024ko uztailaren 5ean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eneritzen, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2410347