1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko martxoaren 7an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01056.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101056 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
LOTE BAKARRA:
–"Erregistrokoa:
- Iruñeko finka bat, 3. sekzioan, 8843 zenbakiarekin eta Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatua.
- Hiri finka: 30. zenbakia.–Iruñeko Lakartxela mendiaren kalea 11, lehenengo pisua ezkerra. Azalera eraikia berrogeita hamahiru metro eta hiru zentimetro karratukoa da, eta azalera erabilgarria berrogeita hiru metro eta hamabi zentimetro karratukoa da. Pisuak badu atondoa, jangela, hiru logela, sukaldea eta komuna. Mugak: aurrean, eskailera-burua, eskailera-kutxa eta solairu bereko eskuinaldeko pisua; sartu eta eskuinaldean, patioa eta kale bereko bederatzian dagoen etxebizitza; ezkerraldean, berdegunea; eta gibelean, berdegunea. Eraikinaren mozkin eta kargen partaidetza-kuota dagokio, eraikinaren guztizko balioari dagokionez, ehuneko bi osokoa eta zortziehun eta berrogeita zortzi hamarrenekoa.
- Inskripzio datuak: 344. liburukian inskribatuta, 145. liburuan, 172. folioan inskribatua, 8.843 zenbakiko finka, 1. inskripzioan.
- Kargak:
A/ Finka nagusiak 1. inskripzioan aipatzen diren eroanbideen eta saneamenduaren bide-zorrak ditu".
–Katastrokoa:
- Iruñean. 285. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpiarea, 2. hiri-unitatea. 53,70 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001953521OL.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko uztailaren 1ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2410490