138. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2024ko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa JENDAURREAN JARTZEA.

Martxoaren 22ko 7/2022 Foru Legearen bidez ezartzen da transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren banaketa.

Arau horretan xedatutakoa kontuan hartuta, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak txosten-proposamena egin zuen, eta bertan zehazten ziren kalkulua egiteko erabilitako aldagaiak eta Nafarroako udalei eta kontzejuei 2024ko ekitaldiko transferentzia arrunten funts gisa dagozkien zenbatekoak.

Administrazioen arteko lankidetzaren printzipioari jarraikiz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1.k artikuluan xedatutakoa, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikulua aplikatuz, 10 egun balioduneko epea eman zitzaien toki entitateei, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa azter zezaten eta, hala bazegokion, egoki iritzitako alegazioak telematikoki aurkezteko. Jendaurrean jartzeko iragarkia NAOn argitaratu zen 2024ko ekainaren 14an, 123. aldizkarian.

NAOn argitaratu ondoren, Lur-ondasunen Erregistroaren Atalak, ekainaren 25ean, jakinarazi du akats bat aurkitu dutela hasierako proposamen-txostena oinarritzeko emandako datuetan, eta artxibo zuzendua erantsi dela. Azaldutakoaren arabera, beste proposamen-txosten bat egin da, Lur-ondasunen Erregistroaren Atalak bidalitako datu zuzenduak kontuan hartuta, eta toki-erakundeei berriz ere 10 egun balioduneko epea eman zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak telematikoki aurkezteko.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta zuzendu behar dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura.

Informazio osoa esteka honen bidez eskuratzen ahalko da:

https://administracionlocal.navarra.es/areas/SGCE-Repartofondotransferenciascorrientes

Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2410412