138. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez handitu egiten baita Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen deialdian baimendutako kreditua. DDBN identifikazioa: 749196.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 13ko 17E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainei dirulaguntzak emateko, haien lehiakortasuna hobetzeko. Hala, 680.000 euroko gastua baimendu zen, 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuko "Dirulaguntzak turismoko enpresa txiki eta ertainei. Lehiakortasuna hobetzea" izeneko A30001-A3100-7709-432100 partidaren kargura.

Onetsitako deialdian ezartzen den bezala, 2024ra luzatutako 2023ko gastuen aurrekontuko "Dirulaguntzak turismoko enpresa txiki eta ertainei. Lehiakortasuna hobetzea" izeneko A30001-A3100-7709-432100 partidaren kargura baimendutako kredituari 20.000 euro gehitzen ahal zaizkio, eta horiek finantzatzeko 2024ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Dirulaguntzak turismoko enpresa txiki eta ertainei. Lehiakortasuna hobetzea" izeneko A30001-A3100-7709-432100 partida erabili da; hori dena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin.

Artikulu horretako a) letrako 2. zenbakian aurreikusitako egoera gertatzen denez, gaur egun badago kreditu erabilgarria 2024ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Dirulaguntzak turismoko enpresa txiki eta ertainei. Lehiakortasuna hobetzea" izeneko A30001-A3100-7709-432100 partidan.

Aurkeztutako eskabideen kopurua ikusita eta adierazitako aurreikuspenarekin bat etorriz, bidezkoa da Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen deialdia aldatzea, deialdi horretarako baimendutako gastuari 20.000 euro gehitzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren b) letrari jarraituz, gastu gehigarria handitzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzerik edo ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasterik.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

AGINTZEN DUT:

1. 20.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen deialdirako, deialdi horretatik eratorritako konpromisoei erantzuteko. Hala, gastua finantzatuko da 2024ko gastuen Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Dirulaguntzak turismoko enpresa txiki eta ertainei. Lehiakortasuna hobetzea" izeneko A30001-A3100-7709-432100 partidan erabilgarri dagoen kredituaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko ekainaren 6an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2409245