1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
163/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezesten baitira 2023-2024 ikasturtean itundutako unitateak 2024-2025 ikasturtean aldatzeko eskaerak.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak eman abenduaren 21eko 133/2023 Ebazpenak prozedura ezartzen du, batetik, hezkuntza itunak aldatzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2024-2025 ikasturterako, eta, bestetik, hezkuntza itun berriak sinatzeko.
Aipatu ebazpenaren oinarrietan ezarritakoarekin bat, itundutako unitateak aldatzeko eskaerak ikastetxeetako titularrek sinatu behar dituzte eta aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, aipatu ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 133/2023 Ebazpenean ezarritako epean, zenbait ikastetxe itunduk eskaerak aurkeztu zituzten 2023-2024 ikasturtean itundutako unitateak mantentzeko eta gehitzeko.
Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak eman apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen ondoko hezkuntza itun hauen aldaketa: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloak eta Hezkuntza Bereziko unitateak.
Zehazki, aipatu ebazpenean ebatzi egin ziren ikastetxeek eginiko eta onetsitako itundutako unitateak mantentzeko edo gehitzeko eskaerak, baita ikastetxeek galduko dituzten unitateak ere, Hezkuntza Departamentuak taldeak ofizioz berrikusi ondoren.
Beraz, ebazteke geratu ziren itundutako unitateak gehitzea nahi duten ikastetxeen eskaerak, zeinak ezesteko proposatu baitziren Departamentuko zerbitzu eta unitateen irizpideari jarraikiz eta ebazpen honen eranskinean ezarritakoarekin bat.
Horrekin guztiarekin, eta bat etorriz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Ezetsi egiten dira, horretarako arrazoia jasota, ebazpen honen eranskinean dauden ikastetxeek 2023-2024 ikasturtean itundutako unitateak 2024-2025 ikasturtean aldatzeko eskaerak.
2. Ebazpen hau ikastetxeei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiari; Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiari; Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera, eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako nominen Bulegora.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
ERANSKINA
IKASTETXEA | ESKAERAK AURKEZTEKO DATA | ESKAERA | EZESTEKO ARRAZOIA |
Sta. Luisa de Marillac (Barañain) | 2024-03-27 | Curriculum Aniztasuneko Programa ezartzeko eskatu zuten (DBHko 3. maila). | Eskaera epez kanpo aurkeztu zuten. EDUCAn gordetako datuen arabera, ikastetxean ez dago programa horren premia duen ikasle nahikorik. |
Luis Amigó (Mutiloa) | 2024-01-25 | Lehen Hezkuntzan egitura espezifiko bat eskatu zuten, HPBak dituzten ikasleentzat. | EDUCAn gordetako datuen arabera, ikastetxean ez dago programa horren premia duen ikasle nahikorik. |
Curriculum Aniztasuneko Programa ezartzeko eskatu zuten (DBHko 3. maila). | EDUCAn gordetako datuen arabera, ikastetxean ez dago programa horren premia duen ikasle nahikorik. |
Fundación Laboral para la Construcción Navarra ikastetxe bateratu itundua (Uharte) | 2024-01-30 | Eraikuntzako teknikariaren erdi-mailako heziketa zikloa emateko baimena eskatu zuten. | Ez da beharrezkoa itun hori baimentzea; izan ere, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoak gaitasun nahikoa du sektore horretako ikasleen eta profesionalen eskaria eta beharrak asetzeko. |
Cuatrovientos ikastetxe bateratu itundua (Iruña) | 2024-01-30 | Zuzendaritzarako laguntzako goi-mailako heziketa zikloa emateko baimena eskatu zuten. | Ez da beharrezkoa itun hori baimentzea; izan ere, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoak gaitasun nahikoa du sektore horretako ikasleen eta profesionalen eskaria eta beharrak asetzeko. |
Administrazioa eta finantzak goi-mailako heziketa zikloaren bigarren lerro bat ezartzeko baimena eskatu zuten. | Ez da beharrezkoa itun hori baimentzea; izan ere, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare publikoak gaitasun nahikoa du sektore horretako ikasleen eta profesionalen eskaria eta beharrak asetzeko. |
Salesianos ikastetxe bateratu politekniko itundua (Sarriguren) | 2024-01-31 | Inprimatu ondoko prozesuen eta amaitu grafikoen erdi-mailako heziketa zikloa emateko baimena eskatu zuten. | Gaur egun, ez da egokitzat jotzen itun hori orain baimentzea. |
Fabrikazio adimenduneko goi-mailako heziketa zikloa emateko baimena eskatu zuten. | Ez da egokitzat jotzen goi-mailako espezializazio ikastaro hori ituntzea; izan ere, ikastaro horiek ezartzeko hasierako prozesua martxan dago. Ikasketa berriak dira eta horiek jasoko dituzten ikasleen artean finkatzen ari dira. Ez daude, beraz, ezartzeko prozesu egonkortu batean, eta industria sektoreko espezializazio ikasketetarako LHko ikastetxe publikoetan eginiko eskaintzan ikaspostu hutsak daude oraindik. |
Eskatu zuten kalitatea kudeatzeko, laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena kudeatzeko goi-mailako heziketa zikloko prestakuntza moduluaren modalitatea aldatzeko. | Zikloetan ematen diren lanbide moduluetako bat aldatzea, zehazki, "Kalitatea kudeatzeko, laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena kudeatzeko" lanbide moduluan, ez da ituntze eskaera bat, ezta dauden itunak aldatzeko eskaera bat ere. Eskatutako aldaketa Zerbitzuak ikastetxearekin batera aztertuko du Lanbide Heziketako ziklo guztiek dituzten aukerako irakasgaien esparruan, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren esparruan. |
Iragarkiaren kodea: F2408654