135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamenduan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Kirolaren Kontseilu Sektorialaren Erregelamendua aldatzeko espedientea.

Espedientea jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu arauaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

KIROLAREN KONTSEILU SEKTORIALAREN ERREGELAMENDUAREN ALDAKETA

6. artikulua. Kontseiluaren egitura.

b) Kontseiluko buruordea: 9. artikuluaren arabera hautatutako pertsonak hartuko du kargu hori bere gain.

Iragarkiaren kodea: L2409680