135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Murugarrengo 2. areari eragiten diona (20. poligonoko 15. eta 332. lurzatiak)

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 12ko 6E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile baten espedientea, eragiten diona Murugarrengo 2. areari (20. poligonoko 15. eta 332. lurzatiak), Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustatua. Hortaz, aldaketa horren araudia argitaratzen da, onetsitako hirigintza-tresna indarrean jar dadin; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).

Aritzalan (Deierri), 2024ko ekainaren 14an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409889