135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Ordenantza, uraren erabilera arautzen duena produktu fitosanitarioen arloan. Hasierako onespena

Piedramillerako Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena uraren erabilera produktu fitosanitarioen arloan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Piedramilleran, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2409746