135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

35E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Bertizaranako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Narbarteko 1. poligonoko 8. lurzatiko A eta C azpilurzatien sailkapena aldatzeari buruzkoa, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera igarotzeko, Alfredo Iriarte Arrechea jaunak sustaturik.

Bertizaranako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Narbarteko 1. poligonoko 8. lurzatiko A eta C azpilurzatien sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera igarotzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 580E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eraginik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2023ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Bertizaranako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Narbarteko 1. poligonoko 8. lurzatiko A eta C azpilurzatien sailkapena aldatzeari buruzkoa, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera igarotzeko, Alfredo Iriarte Arrechea jaunak sustaturik.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Bertizaranako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2408666