135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

2024rako karga-tasak

Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.–%0,20 karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,80ko karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–1 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

4.–%3ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Erabaki horiek indarrean jarriko dira 2024. urteko urtarrilaren 1ean. Erabaki horien aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Piedramilleran, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2409745